Zuzendaria, Jaso Ikastola (Iruña)

Deskribapena

Arloa: Zuzendaritza / Gerentzia / Giza Baliabideak

Eskaintzaren deskribapena:

Iruñako Jaso Ikastola Nafarroako ikastolen elkarteko kidea den hezkuntza kooperatiba bat da, DBH 4. mailara arteko garapen etapa guztiak hartzen dituena; eta bere eginkizun nagusiena da familiei laguntzea beren seme alaben garapen integralean.

Gure ikastolako Zuzendari baten bila hari gara.

Bere erantzukizun nagusiak dira estrategia pedagogikoaren buru izatea, berrikuntzarako eta teknologia berrietarako ekimenak zuzentzea, proiektuaren euskarriak izanen diren finatza-xedeak zein helburu ekonomikoak segurtatzea, profesionalen hobekuntzarako erabiliko diren giza-baliabideen arloko prozesurik onenak sustatzea, eta gaur egun ikastolak kalitate zein erreferentzia estandarretan duen mailari eustea.

 

 

Baldintzak

Unibertsitateko titulua, erakundeen kudeaketan eta zuzendaritzan esperientzia izatea -hezkuntza arloan batez ere- euskara menderatzea, ingelesean edota frantsesean erdi-maila izatea.

Baloratu eginen da ikastetxeetako zuzendaritzan edota kudeaketan esperientzia izatea, eta eredu pedagogikoetan zein teknologia berrietan ezagupen sakona.

Kargu honek honako gaitasunak eskatzen ditu: lidergoa, emaitzekiko joera, berrikuntza, komunikazio gaitasunak, proiektu kudeaketa, egokitzeko gaitasuna eta etengabeko ikaskuntzarako joera.

 

Laburpena

Lekua: Iruñea Nafarroa

Enpresa: Jaso Ikastola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Guk eskaintzen duguna bere kalitate eta berrikuntzagatik Nafarroako hezkuntza arloan erreferentzia den ikastetxe bateko partaide egitea. Eta bereziki kontuan hartzekoa da ikastetxeko komunitatearen kide diren familiak eta profesionalak bete-betean ari direla lanean beren seme-alabek garapen integrala lortzeaz gain, etika zein iraunkortasun alorretan oinarrizko baloreak barnera ditzaten. Finean,ekiteko modu horiek egiten gaituzte ezberdin.

Interesadunek igor dezatela beren CV ondoko helbidera: seleccion@yabenempresas.com

 

Jaso Ikastola

Data: 2015-Mai-25
Herrialdea: Nafarroa
Eskualdea: Iruñaldea
Udalerria: Iruñea

Eskaintza noizarte:
2015-Eka-12

Enpresaren izena: Jaso Ikastola

4 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa