KULTUR KUDEATZAILE ETA PROGRAMATZAILE BILA GAUDE!

Deskribapena

Arloa: Kultura / Artea / Kirola / Artisautza

Eskaintzaren deskribapena:

Faktoriak kultur-kudeatzaile eta programatzaile lanpostua eskaintzen du % 75eko lanaldian (30 ordu astean) urritik martxora arte aritzeko, kontratua luzatzeko aukerarekin. 
 
Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketa, bitartekaritza zein ekoizpena izango dira. Era berean, hazkuntza prozesuan dagoen ildo dinamiko baten parte izateko eta izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartzeko aukera izango du (diziplinarteko arte zikloak, sorkuntza-erresidentziak eta bekak, eta bitartekaritza artistikoak, besteak beste).
 
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek abuztuaren 18a (astelehena) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma, Faktoriako webguneko Gurekin lan egin atalera edo lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera bidaliz. Curriculuma bidaltzeko orduan “KULTURA01_Kultura kudeatzaile” erreferentzia zehaztu lan-deialdi honen baitan kontuan izan dezagun. 
 
Egiteko nagusiak:
- Kultura programazioaren eta kultura proiektuen planifikazioa eta jarraipena Aiaraldea bailaran.
- Kultura ildoko dirulaguntzen bilaketa, eskaera, jarraipen ekonomikoa eta kitapena. 
- Aurrekontuen prestaketa.
- Proiektu kulturalen diseinua, ekoizpena, jarraipena eta ebaluazioa.
- Proiektu anitzen lanketa: arte diziplina ezberdinen programazioa, programazio ziklo bereziak, sormen-proiektuak (egonaldiak, bekak, bitartekaritzak ikastetxeetan…) 
- Lantaldeko beste kide batekin ildoaren funtzionamendu orokorra bideratzea.
- Lankidetzak bilatzea eta ikuspegi komunitarioa zaintzea, kultura proiektuak lantzeko orduan. 
- Proposamenei arreta ematea eta erantzunak bideratzea. 
- Proiektuen sozializazioa eta komunikazioa.
- Kultura ekitaldietan ekoizpena eta dinamizazioa, asteburu batzuetan.

 

Baldintzak

Eskatzen dugu:
 
- Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
- Kultura sorkuntza, programazioa eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.
- Dinamizazio eta bat-bateko beharrei erantzuna emateko gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Bitartekaritza gaitasuna.
- Euskara ondo jakitea.
 
Baloratuko dugu:
 
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.
- Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana. 
- Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Artista izatea. 
- Kultura dirulaguntzen ezagutza izatea eta aurrekontuetan aritu izana.
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
- Elkarlanerako erraztasunak izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.

Laburpena

Lekua: Laudio Araba

Enpresa: AIARALDEA KOOP ELK

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

 

Lan-deialdia ebazteko kronologia
Uztailak 18: Lan-deialdiaren zabalpena
Abuztuak 17: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
Abuztuak 19 - irailak 2: Jasotako hautagaitzen azterketa
Irailak 3-8: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak
Irailak 12: Ebazpena
Urriak 1: Laneratze

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

 

Lan-deialdia ebazteko kronologia
Uztailak 18: Lan-deialdiaren zabalpena
Abuztuak 17: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna
Abuztuak 19 - irailak 2: Jasotako hautagaitzen azterketa
Irailak 3-8: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hauta frogak
Irailak 12: Ebazpena
Urriak 1: Laneratze

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

AIARALDEA KOOP ELK

Data: 2025-Uzt-18
Herrialdea: Araba
Eskualdea: Aiara
Udalerria: Laudio

Eskaintza noizarte:
2025-Abu-17

Enpresaren izena: AIARALDEA KOOP ELK

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa