Administrari baten bila gabiltza idazkaritza-lanetarako

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Gure elkartearen eta euskaltegiaren idazkaritza-lanetarako administrari/bulegari bat kontratatu nahi dugu. Pertsona dinamiko, antolatu eta euskaltzale baten bila gabiltza, besteak beste, gure ikasleen eta irakasleen eguneroko kudeaketan laguntzeko.

ZEREGIN NAGUSIAK

Hautatutako pertsonak euskaltegiko administrazio-lan ohikoak kudeatuko ditu:

  • Antolaketa eta Kudeaketa: Agenda, bilerak, dokumentuak, fakturak eta bestelakoak antolatzea.
  • Komunikazioa: Komunikazio idatziak eta ahozkoak (gaztelania baloratuko da). Bezero eta erabiltzaileekiko arreta.
  • Dokumentazioa: Dokumentazio ofizialaren tratamendua (eskaerak, ziurtagiriak, fakturak, etab.).
  • Informatika: Ofimatika menperatzea (Word, Excel, PowerPoint…) eta datu-baseen kudeaketa (Access).
  • Kontabilitatea eta Fakturazioa: Oinarrizko kontabilitate-lanak eta fakturazioa.

Baldintzak

BILATZEN DUGUN PROFILA

Bilatzen dugun hautagaiak gure euskaltegiko balioekin bat etorri behar du, eta, zehazki, ondorengo prestakuntza, ezagutza eta gaitasunak izatea baloratuko da:

1. Hezkuntza eta Prestakuntza

  • Nahitaezkoa: Formakuntza teknikoa edo administrazioa (Lanbide Heziketa, LH/FP).
  • Baloragarria: Administrazioa eta Finantzak, Kudeaketa Administratiboa (Erdi edo Goi Mailakoa). Unibertsitate ikasketak (ADE, Ekonomia, Lan Harremanak…) ere baloratuko dira.
  • Ezagutza Teknikoak: Ofimatika aurreratua (bereziki Excel eta Access) eta datu-baseen kudeaketa. Oinarrizko kontabilitate ezagutzak.
  • Hizkuntzak: Euskaldun petoa izatea (Euskalzaletasuna eta Euskalgintza ezagutzea) eta Gaztelaniazko komunikazioa baloratuko da.

2. Trebetasun Pertsonalak

  • Antolaketa: Antolaketa gaitasun eta zehaztasun handia, arreta eta ardura lan egitean.
  • Jarrera: Pazientzia, bezero/eretararekiko arreta onekoa izatea.
  • Taldea: Talde-lanerako gaitasuna.
  • Ikasteko gaitasuna: Azkar ikasteko eta egoeretara egokitzeko erraztasuna.
  • Konfidentzialtasuna: Diskrezioa eta konfiantza, datu pertsonalen kudeaketan beharrezkoa.

 

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Gabriel Aresti euskaltegia

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

NOLA AURKEZTU HAUTAGAITZA?

Interesatuta bazaude, bidali zure curriculum vitae (CV) administraribila@gabrielaresti.eus helbide elektronikora.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

NOLA AURKEZTU HAUTAGAITZA?

Interesatuta bazaude, bidali zure curriculum vitae (CV) administraribila@gabrielaresti.eus helbide elektronikora.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Gabriel Aresti euskaltegia

Data: 2025-Aza-11
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2025-Abe-14

Enpresaren izena: Gabriel Aresti euskaltegia

Ez dago hautagairik