Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria hautatzeko deialdia

Deskribapena

Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa

Eskaintzaren deskribapena:

Etxepare Euskal Institutuak Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko prozedura abian jarri du. Institutuaren zuzendaritzapean, bere xedea euskal kultura sustatzea eta hedatzea izango da. Arloak honako eremuak hartzen ditu: musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, literatura, arkitektura eta diseinua.

Bere eginkizunak, besteak beste, honako hauek izango dira:
 

  • Euskal sorkuntza artistikoa hedatu nazioarte mailan programazioa suspertuz.
  • Artisten eta horien lanen ibiltaritzari laguntza eman.
  • Sorkuntza garaikidearen eta ondare artistikoaren ezagutza hedatu.
  • Nazioarteko kultura erakusketak antolatu.
  • Arteak hedatzeko ekintza estrategikoak sustatu.
  • Kultura eragileei laguntzek programak diseinatu, euskal sorkuntza nazioarte mailan ezagutzera emateko.
  • Euskal literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatu, pentsamendu eta ikerketa zientifikoko obrak eta euskal pentsamendu eta kulturako aldizkariak kanpora atereaz.

Baldintzak

Beharrezkoak dira:

Unibertsitate titulua (Lizentziatura edo haren baliokidea), lanpostuarekin harremana duten tituluak balioetsiko dira.

Euskara eta Ingelesa: goi maila ezinbestekoa, beste hizkuntza batzuk balioetsiko dira.

Kultur kudeaketan esperientzia beharrezkoa da, hala nola nazioarte mailan Etxepare Institutuaren helburuekin harremana duten zereginetan. Euskal kulturaren eta Etxepare Euskal Institutuaren inguruko ezagutza. Nazioarteko kultur-proiektuetan eskarmentua kontutan hartuko da.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesa dutenek, CVa bidali behar dute helbide honetara: ref136@human.es

Etxepare Institutua Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2016-Uzt-28
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2016-Abu-10

2 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa