Soziolinguistika Klusterrak teknikari lanetan arituko den langile bat behar du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Soziolinguistika Klusterra egiten ari den hainbat ikerketa soziolinguistiko kuantitatibotan
definizio eta exekuzio lanak egin behar ditu; hala nola, ikerketaren fase ezberdinak definitu
eta kudeatu, metodologia eta teknikak garatu, datuak prozesatu eta estatistikoki ustiatu eta
soziolinguistikoki aztertu.

Baldintzak

OINARRIZKO BALDINTZAK
Euskara-maila altua.
Ingelesez hitz egin eta idazteko gaitasuna.
Gizarte-zientzietan lizentziatua izatea (soziologian, antropologian, psikologian…).
Metodologia kuantitatiboetan aditua izatea.
Estatistika ezagutza eta estatistika programen ezagutza (SPSS edo antzerakoak).
Soziolinguistika ezagutza aurreratuak izatea.
Proiektuak eta lan-taldeak kudeatzeko gaitasuna izatea.

BALORATUKO DA
Antzeko zereginetan esperientzia izatea.
Ikerketa kualitatiboetan ezagutza.

 

Obra kontratuarekin edo autonomo gisa jardungo du.
2015erako aurreikusitako dedikazioa 1200 ordukoa da.
 

EPEALDIA
Martxoaren 1ean hasi eta proiektuak irauten duen bitartean (abenduaren 31 bitartean).

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Soziolinguistika Klusterra Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2015-Ots-27
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2015-Mar-07

13 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa