Tabakalera. komunikazio arduraduna

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Tabakalera kultura garaikidearen sorkuntza gune bat bezala ulertzen da, jakintza eta berrikuntza bilatu nahi dituena, sorkuntza alor desberdinen arteko elkarreraginaren bitartez, eta sortzaileen, industrien nahiz herritarren arteko lankidetzaren bitartez, ekoizpenari emaniko sormena lehenetsiz.


Hautaturiko pertsonaren funtzioak honako hauek dira:


•Tabakalerako kultur programaren komunikazio helburuak bere egitea eta behin komunikazio planaren nondik norakoak definituta, ekintza-plana gauzatzen laguntzea komunikazio taldearekin eta zuzendaritzarekin batera.

•Tabakalera markaren helburu estrategikoak betetzen laguntzea.

•Prentsa-kabinetea: hedabideekin harremana, prentsaurrekoak, prentsa-oharrak, deialdiak. Oro har, medioekin harreman zuzena izatea eta programaren informazio gaurkotua hedabideei helaraztea.

•Copy lanak: edukien sorkuntza. Beharrizan ezberdinen aurreran, edukiak sortzea.

•Tabakaleraren proiektu kulturala eta programa kultural publikoa, eta Tabakalera ekosistema kulturala bereizten laguntzea, horretarako komunikazio fluxu ezberdinak eratuz. Bai, proiektuari begira bai ekosistemako beharrei erantzunez.

•Helburuko publikoa antzematea: publikoen segmentazioa koordinatzea, eta bereziki hedabideekin izan beharreko harremana zaintzea.

•Publikoari proiektua nola gauzatzen ari den ezagutzera ematea eta bakoitzari zuzentzeko fluxu egokiak eratzen lagunduz. Balorazio lanak egitea.

•Publikoen arreta koordinatzea eta eskakizunei erantzutea.

•Clipping-a eratzen lagundu. Tabakalerak medioetan izandako oihartzuna jaso, baloratu eta neurtu.

•Offline euskarri fijoak egiteaz arduratu komunikazio taldearekin batera, eta etengabeko hobekuntza xede izanik

•Taldearen kudeaketa: lanen banaketa

•Euskarrien diseinua

•Hornitzaileekin harremana


Amatasun baja baten ordezkapenaren aldi-baterako lanpostua izango da. Era berean lan-poltsa bat sortuko dugu jasotako hautagaiekin.


Azaroaren 8a da lan eskaintzaren epe-muga.

Baldintzak

Honako espezialitateetan Lizentziaturiko profesionalak behar ditugu: Komunikazio-zientziak, Publizitatea eta Harreman publikoak, Giza Zientziak, Kazetariak edota antzekoak.

 

Gutxienez hiru urteko esperientzia izatea beharrezkoa da komunikazio arduradun gisa edo enpresa/erakunde zein sektore publiko-pribatuko erakundeetan komunikazio proiektuen arduradun modura.
•Eduki kultural edo artistikodun komunikazio proiektuetan esperientzia izatea.
•Hedabideekin zuzeneko harremana eduki izana.
•Online erreminten ezagutza.
•Talde kudeaketa

 

Euskera eta Ingeles maila altua izatea beharrezkoa da. Beste hizkuntza batzuk menperatzea baloratuko da.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata: Zehaztu gabe

Tabakalera Informazio gehiago

Data: 2015-Urr-26
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2015-Aza-08

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa