Euskaltzaleen Topaguneak, Oñatiko Herri Curriculuma lantzeko eta garatzeko, proiektuaren kudeaketaz arduratuko den teknikaria kontratatu behar du

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

  • Lanpostuaren zereginak:

Oñatiko historia eta ondarearen transmisioa belaunaldiz-balaunaldi bermatzeko, Herri Curriculuma lantzea eta garatzeko bere ardurapean egongo dira:

-LHko lehenengo ziklorako ikas materiala sortzea; hau da ikasturte bakoitzerako ikas unitate bat egitea

-Proiektua sozializatzea, programan parte hartuko duten herritarrekin harremana (norbanako zein talde)  koordinazioa eta jarraipena egitea.

-Programari dagozkion txosten, memoria…eta abarrak egitea.

-Proiektuan parte hartuko duten lan talde ezberdinak koordinatzea.

 

  • Lanposturako profila:

Oinarrizko eskakizunak

-Unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako ikasketak (Diplomatura, Gradua, Lizentzia) proiektuaren gaiarekin  zerikusia duten arloak lehenetsiko dira (magisteritza, pedagogia,…)

-Hezkuntza formaleko ikasmaterialaren (unitate didaktikoak) antolakuntzan, sorkuntzan eta produkzioan eskarmentua.

 

-Egitasmoen komunikazioaren diseinu, koordinazio eta kudeaketa  lanetan ezagutza eta eskarmentua i

-Euskara ondo menperatzea (EGA Titulua edo baliokidea)

-Harreman pertsonaletarako gaitasuna

-Taldeak dinamizatzeko eta koordinatzeko gaitasuna

 

Baloratuko da

-Oñatiarra izatea edo eta Oñati herriaren gaineko ezagutza zabala edukitzea (baliabideak, zerbitzuak, herrigintza…)

-Oñatiko herriaren ondareari buruzko ikuspegi orokorra

-Pertsona dinamikoa eta autonomoa

-Erabakiak hartzeko gaitasuna.

-Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna

-Gidatzeko karneta eta autoa

  • Lan baldintzak

-Lanaldi erdiko jarduna (4 ordu).

-Iraupena: 2017/01/09tik  bi urteko iraupena (lehengo hiru hilabeteen ostean  egindako lana baloratu  eta  jarraipenerako aukera aztertuko da).

  • Curriculumak aurkeztea

-Posta elektronikoz bidaliko dira: kudeaketa@topagunea.org  helbidera.

-Abenduak 7a baino lehen. Elkarrizketak egingo dira, abenduak 12 eta 16a bitartean

 

Laburpena

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Soldata: Zehaztu gabe