LAN POLTSA-TOPAGUNEA

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Deialdi honen helburua lan poltsa bat osatzea da.  Beharra dagoen  bakoitzean, Topaguneak lan poltsara joko du eta zerrenda urtero berrituko da.

Bi profil bilatzen ditugu

  1. Kultura eta aisialdiko programa eta espektakuluen diseinuan, antolaketan eta produkzioan ezagutza eta eskarmentua duena.
  1. Egitasmoen komunikazioren diseinu, koordinazio eta kudeaketa  lanetan ezagutza eta eskarmentua duena. Horretaz gain, Ikus-entzunezkoen ekoizpenean ezagutza ere eskatzen da.     

Baldintzak

Kasu bietan oinarrizko eskakizunak:

  • Euskara ondo menperatzea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea.
  • Gidatzeko karneta eta autoa izatea.

Kasu bietan baloratuko da:

  • Soziolinguistikari buruzko ezagutzak izatea.
  • Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna.
  • Euskara Elkarteen mugimenduko ezagutza eta kide izatea.

Laburpena

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak posta elektronikoz bidaliko dira: lanpoltsa@topagunea.org helbidera. Bidaltzeko azken eguna: EKAINAK 7.