Baldintza orokorrak

Erabilera baldintzak

Lansarean.eus webgunearen erabiltzaileek ondoren zehazten diren arauak kontuan hartu behar dituzte. Horien bidez, zerbitzu on bat eskaini ahal izango dugu.

1.- Jarriko diren curriculum vitaeak benetakoak izan behar dira. Jartzen diren datuak ere zuzenak izan behar dira. Ez da derrigorrezkoa agertzen diren gelaxka guztiak betetzea baina, komenigarria da, ahalik eta datu zehatzenak ematea.

2.- Lansarean.eus-en sartuko den informazioak (eskaintzak zein curriculumak) euskaraz egon behar du. Euskal deiturak Euskaltzaindiak onartutako grafiaz idaztea gomendatzen da: Elortza, Etxebarria, Etxebeste, etab.

3.- Datuak letra xehez (minuskulaz) sartzea gomendatzen dizugu.

4.- Lansarean.net-ek, zerbitzu honetako erabiltzaileek arauak betearazteaz arduratzen da ez bestelako gaiez: sartu diren datuak zuzenak ala okerrak diren, enpresa eta hautagaiaren arteko harremanaz, ez ondorengoez.

5.-Lansarean.eus-ek ez du bermatzen curriculuma sartu duen pertsonak lana aurkituko duen, edota sartu duen lan eskaintzek hautagaiak lortuko dituzten.

6.- Lansarean.eus-ek aipatutako arauak betetzen ez dituzten eskaintza edo curriculumak kentzeko eskubidea gordetzen du, inolako erreklamazio edo kalte-ordainik gabe.

 

Pribatutasun politika eta datu pribatuen babesa

Jakinarazten dizugu Ziurtagiriaren Elkarteak datu pertsonalak babesteko legeak ezartzen dituen segurtasun-neurriak hartu dituela, eta eskura dauden bitarteko eta baliabide tekniko guztiak jarri direla emandako datu pertsonal horiek galdu, gaizki erabili, aldatu edo lapurtu ez daitezen, edo inor sar ez dadin baimenik gabe.

Jasotzen diren datu pertsonalak automatizatu, eta Ziurtagiriaren Elkarteak automatizatuta dituen fitxategietan sartuko dira. Erabiltzaileek ematen dituzten datuak, gainera, soilik erabiliko dira webgunearen berezko xedeetarako.

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, lansarean.org-n izena ematen duen erabiltzaileak une oro izango du datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu eta baliogabetzeko eskubidea. Betiere, aipatu legean, hori garatzen duten gainerako arauetan eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean ezarritako baldintzak jarraituz (34/2002 legea, uztailaren 11koa).

Ziurtagiriaren Elkarteak baliabide teknikoak eskainiko dizkie erregistratuta dauden erabiltzaileei, datu pertsonalak eman baino lehen, Datu Pertsonalak Babesteko Politikari buruzko oharra edo garrantzizko beste edozein informazio irakur dezaten. Horrela, erabiltzaileak irakurritakoarekin ados badaude baimena eman eta Ziurtagiriaren elkarteak euren datu pertsonalak automatizatu egingo ditu.

 

Webguneak bere orrialdeetan cookien erabileraren informazioa eskaintzen du.

Cookieak, zure ekipoan, web orrien bitartez gorde daitezkeen fitxategiak dira. Informazioaren gizartearen zerbitzu ezberdinak eskaintzeko ezinbesteko tresnak dira. Besteak beste, erabiltzaile baten ekipoari edo nabigazio ohiturei buruzko informazioa gordetzea eta eskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Eskuratzen den informazioaren arabera erabiltzailearen lehentasunak ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.

Cookie motak

Domeinua kudeatzen duen entitatearen arabera, bi cookie mota desberdindu daitezke: berezko cookiak eta hirugarrenen cookiak.

Bigarren sailkapen bat ere erabiltzen da cookiek erabiltzailearen nabigatzailean gordeta irauten duten denboraren arabera, saio cookiak edo cookie iraunkorrak.

Azkenik, beste sailkapen bat ematen da, cookien bitartez jasotako datuen erabileraren helburuaren arabera: cookie teknikoak, pertsonalizatze cookiak, analisi cookiak, publizitate cookiak eta jokabidearen araberako publizitate cookiak.

Webgunean erabilitako cookiak

Hurrengo lerroetan webgune honek erabiltzen dituen cookiak, cooki motak eta funtzioak aipatzen dira:

Webguneak GoogleAnalytics erabiltzen du, Google-ek garatutako analisi zerbitzua da eta webgunearen nabigazioaren analisia eta estatistika neurketa ahalbidetzen du. Zure nabigatzailean zerbitzu honi dagozkion 4 cookie ikus ditzakezu.  Arestian aipatutako sailkapenaren arabera berezko, saio cookiak eta analisi cookiak dira. Cookie hauek nola desgaitu edo cookie hauei buruzko informazio gehiago ikusteko helbide honetara joan daiteke: www.google.com/intl/es/analytics/privacyoverview.html

Web analitikaren bitartez webgunean sartzen diren erabiltzaile kopurua, ikusitako orrialde kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikapena, iraupena, erabilitako nabigatzailea, zerbitzua ematen duen hornitzailea, hizkuntza, erabilitako terminala eta  IP helbidea zein herritakoa den. Webgune honek zerbitzu hobea eta egokiagoa eskaintzea ahalbidetzen duen informazioa da.   

Sare sozial ezberdinetarako estekak ere egon ahal dira: Facebook, Twitter, Google+, Linkedin, etab. Erregistro soziala erabilita, sare sozialari Cookie iraunkorra gordetzea baimentzen diozu. Cookie honek zerbitzuan zure identifikazioa gogoratzen du, askoz azkarragoa izateko sarbidea hurrengo bisitetan.

Nola aldatu cookien konfigurazioa

Zure ordenagailuan instalatuta dauden cookiak, baimentzeko, ezagutzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko, ordenagailuan instalatuta duzun nabigatzailearen aukeren konfigurazioan egin dezakezu.

Erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera, hemen aurkitu ahal duzu nola egin:

    Firefox-etik http://support.mozilla.org/eu/kb/cookies-eu

    Chrome-tik http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=en&answer=95647

    Explorer-etik http://windows.microsoft.com/en-us/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9

    Safaritik http://support.apple.com/kb/ph5042