Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak
Eskaintzaren deskribapena:
Bi lan mota dira nagusiki. Alde batetik, Gipuzkoako naturguneetako harrera-zentroetara hurbiltzen diren pertsonak eta taldeak artatzea da kontua. Hauek dira egin beharreko lanak: bisitariarentzako arreta, bisita gidatuak egitea eta ingurumen-hezitzaile gisa jardutea antolatutako taldeekin, batez ere ikasleekin. Lan horiek astean zehar egiten dira, baita hilean bi asteburutan ere, goizez. Bestetik, hondakinekin, urarekin, mineralekin eta beste kultur gai batzuekin lotutako Gipuzkoako instalazioen ingurumen-gida egitea datza lana. Zerbitzu hori lanegunetan egin ohi da, baina batzuetan asteburuetan ere egiten da. Hauek dira egin beharreko lanak: instalazioa ireki, taldeari harrera egin, bisita gidatua egin, haren balorazioa egin, taldea agurtu eta instalazioa itxi. Bi lanak batuta, ez dira gainditzen hilean bi asteburu.
Neurri handiagoan baloratuko dira:
-Hautagaiak komunikatzaile ona izan behar du. Irakaskuntza, hezkuntza eta pertsona-taldeekin lan egitea gustatu behar zaizkio.
-Formazio egokienak: Ingurumen zientziak, biología, geografía, geología, lehen hezkuntza…
-Hautagaiak dinamikoa eta aktiboa izan behar du.
-Euskaraz eta gaztelaniaz primeran hitz egin behar du.
-Enpresak gehienetan ibilgailu bat jarriko badu ere, garrantzitsua da bere autoa izatea.
Neurri txikiagoan baloratuko dira:
-Antzeko lanetan izandako esperientzia
-Bizilekua (ingurumen-arrazoiengatik eta lanetik gertu egoteagatik)
-Beste hizkuntzak menperatzea: frantsesa, inglesa, katalana…
Lekua: Tolosa Gipuzkoa
Enpresa: Artelatz Infurumen Zerbitzuak
Lan mota:
Jardunaldi laburra
Soldata:
10.000-15.000
Kurrikuluma LANSAREAN plataforman zintzilikatu
Kurrikuluma LANSAREAN plataforman zintzilikatu