Bitarlan E.M

Bitarlan, informatika zerbitzu osoak eskaintzen dituen enpresa da, gizarte, bezeroarekiko eta konpromiso teknologiko sendoekin. Euskara da gure konpromiso horietariko bat, euskaraz lan egiten dugu eta euskara teknologia eta informatika arloetan hedatzea dugu xede. Bestalde, bai gure lan egiteko eran, bai komunitatean software librearekiko konpromisoa ere azpimarratu nahiko genuke. Era berean, Irisgarritasuna, erabilgarritasuna eta ezinduekiko konpromisoa gure funtsezko konpromisoetariko bat da, teknologia irisgarria lortzeko eta zailtasunak zailtasun, mugak gainditu. Gure zerbitzuei dagokienez, informatika irtenbide osoak eskaintzen ditu: Web gune eta aplikazioen garapena, sakelako telefonoetarako garapenak, ikastaroak eta diseinu zerbitzuak. Eskarmentu handiko enpresa da Bitarlan, 2005ean sortu zen.

http://www.bitarlan.net

bitarlan@bitarlan.net

Lan eskaintzak

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintzak