Gabriel Aresti euskaltegia

Gabriel Aresti euskaltegia HABEk homologatutako euskaltegia dugu, 1978an Bilboko erdigunean sortua. Hiriburuko euskaltegi nagusia izanik, azken 40 urte hauetan gure ikasgeletatik 60.000 ikasle inguru igaro dira. Eskarmentua dugu, beraz, helduen euskalduntze lanean eta, horren lekuko dituzu Bilbon entzungo dituzun hainbat euskaldunberri, gure euskaltegitik igaroak baitira. Urtean zehar 2.500 ikasle inguru matrikulatuta, esan daiteke gurea Euskal Herriko euskaltegirik handiena dela. Guregana izaera anitzeko jendea hurbiltzen da: goi kargu, administrazioko langile, merkatari, langabetu, ikasle… Eta taldeka zein bakarka ikasteko hainbat aukera eskaintzen diegu. Aitzindariak izan gara eta bagara orain ere euskararen irakaskuntzaren metodoa eraginkorrean. Uneoro baliabide egokiak ditugu oinarri, gure ikasleek eperik laburrenean emaitzarik onenak lor ditzaten...

ekonomia@gabrielaresti.eus

Lan eskaintzak

Hauek dira indarrean dauden lan eskaintzak

2025-Aza-11

Administrari baten bila gabiltza idazkaritza-lanetarako

Gure elkartearen eta euskaltegiaren idazkaritza-lanetarako administrari/bulegari bat kontratatu na...

Bilbo, Bizkaia

Gabriel Aresti euskaltegia