Administrazio eta finantza arduraduna

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Kanaldude telebistak administrazio eta finantza arduraduna bilatzen du, proiektu kooperatiboa eta tokiko komunikabidearen garapena sendotzeko. Lanpostuak finantzaketa estrategia, kudeaketa administratibo-finantzarioa eta harreman instituzionaletan parte hartzea eskatzen du. Euskaraz eta frantsesez lan egiteko, antolatua eta tokiko errealitatea ezagutzen duen profil bat bilatzen dugu 2026ko irailetik goiti Bidarrain lan egiteko.

Baldintzak

EGINKIZUN NAGUSIAK

Finantzaketa eta harreman instituzionalak:

  • Zuzendaritza taldearekin batera finantzaketa estrategia zehaztea.
  • Diru-laguntza funtzionalen, proiektu-finantzaketen, partaidetza-hitzarmenen, mezenasgoaren eta Europako dispositiboen dosierren ekoizpena, idazketa eta gainbegiratzea gidatzea.
  • Diru-emaile eta partaide publiko zein pribatuekin harremanak zaintzea eta garatzea.

Estrategia eta garapena:

  • Zuzendaritzaren laguntzan, gogoeta estrategikoan parte hartzea (garapena, inbertsioak, partaidetzak, barne-antolaketa), Kanalduderen proiektua bere baloreekin bat sendotzeko.
  • Giza baliabideen politika zehaztu eta plantan ezartzea: kontratazioetan parte hartzea, lanpostuen bilakaera, elkarrizketa profesionalak, lansariak, kontratuak eta lan-baldintzak.

Aurrekontu eta finantza kudeaketa

  • Urteko aurrekontu orokorra eta proiektuetako aurrekontuak lantzea, arlo-arduradunekin elkarlanean (ekoizpena, errealizazioa, hedapena, etab.).
  • Aurrekontu eta kontabilitate jarraipena segurtatzea (fakturazioa, ordainketak, diruzaintza).
  • Finantza-txostenak eta jarduera-bilantzeak gainbegiratzea.


BILATZEN DUGUN PROFILA

  • Gutienez Bac +3 mailako diploma eta esperientzia esanguratsua antzeko kargu batean, KSIetako (Kultura eta Sormen Industriak), sozietate kooperatibo batean edo erakunde publiko batean.
  • Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzen dituzu.
  • Lurraldearen eta bertako eragile instituzional, ekonomiko eta kulturalen ezagutza ona duzu.
  • Ikus-entzunezkoen eta komunikabideen ekosistema ezagutzen duzu (ekoizpena, postprodukzioa, hedapena, emisioa).
  • Zorroztasuna, antolaketa gaitasuna eta proposamen-indarra dituzu, talde-lanean aritzeko sena izanik.
  • Gidatzeko B permisa (lurraldean barna joan-etorriak).


LAN BALDINTZAK

  • Kontratu mota: CDI / lanaldi osoa (35 ordu astean).
  • Lantokia: Bidarrai.
  • Soldata: Télédiffusion hitzarmen kolektiboaren arabera (IDCC 3241).
  • Hasiera : 2026eko irailak 1.

 

 

Laburpena

Lekua: Bidarrai Nafarroa Behera

Enpresa: Kanaldude telebista

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Milesker zure CVa eta motibazio gutuna euskaraz eta frantsesez igortzeagatik info@kanaldude.eus helbidera maiatzaren 17a aitzin.

 

Kanaldude telebista

Data: 2026-Api-20
Herrialdea: Nafarroa Behera
Eskualdea: Baigorri-Ortzaize
Udalerria: Bidarrai

Eskaintza noizarte:
2026-Mai-17

Enpresaren izena: Kanaldude telebista

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa