Baionako Turismo bulegoak konferentzia-gida bat bilatzen du

Deskribapena

Arloa: Ostalaritza / Turismoa

Eskaintzaren deskribapena:

Kokapena

Baionako hiria ‘Arte eta Historia Hiria’ labela du 2012tik. Hiriaren ondarea nabarmena da, aparteko defentsa-monumentuak eta portuko historia oso aberatsak kontserbatzen ditu. Monumentu historiko ugari ditu, besteak beste, katedrala eta klaustroa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Donejakue bide sarearen barne. Euskarak eta gaskoiak, musikak, dantzak eta jaiek, baita artisautzak eta gastronomiak hiriko kultura-ondare immaterial aberatsa osatzen dute.

Honengatik turismo bulegoak gida-talde bereziki prestatua du.

Lanpostuaren deskribapena

Baionako Turismo Bulegoak konferentzia-gidari bat bilatzen du turistei, bertakoei eta eskolei bisita gidatuak emateko.

Bisita eta animazio nagusiak Baionako hiriari buruzkoak dira. Arte eta Historia Hiria labelaren inguruan sortzen dira Baionako Kultura Sailarekin batera.

Beste bisita batzuk eman daitezke eskualdean (Euskal Herri osoan, Landetako hegoaldean edo Biarnon). Hauek turismo bulegoan sortzen dira taldeentzako zerbitzuen sailarekin batera.

Animazioak batez ere frantsesez ematen dira, baina ingelesez egiteko gaitasuna izan beharko da. Gaztelera eta euskara jakitea positiboki baloratuko da.

Eginbeharrak

Turismo bulegoko garapen poloaren arduradunaren agintepean egongo da,  Baionako Arte eta historiaren hiria proiektuaren zuzendariaren kontrol zientifikoarekin.

- Bisita gidatuak eta ondarearen bitartekaritzaren ingurukoak kontrolatu eta animatzea heldu eta/edo gazte taldeentzat, frantsesez eta gutxienez beste hizkuntza batean.

- Edukien diseinuan parte-hartu,

- Publikoari ondo egokitzea, eta ondarearen eta arkitekturaren ezagutzari dagokionez espektatibak betetzea,

- Baionako sustapen turistikoaren inguruko eta Arte eta Historia Hiria zigiluaren inguruko komunikazioa sustatzea profesionalen artean (merkataritza, hotelak, turismoa) eta komunikabideen artean ere,

- Bestelako jarduera osagarritan parte hartzea.

Bilatzen den perfila:

- Konferentzia-gida titulua izatea (nahitaezkoa).

- Gida lanetan esperientzia izatea.

- Frantsesa eta ingelesa jakin behar da. Gaztelera jakitea garrantzitsua. Euskara jakitea positiboki baloratuko da.

 - B gidabaimena izatea

Eskaturiko gaitasunak

- Historian, Artearen historian, arkeologian edo ondareen zabalkundean formakuntza bat izatea.

- Bertako historia eta ondarearen ezagutza ona izatea.

- Ondarearen babesearen inguruko araudia ezagutzea.

- Baiona eta Euskal Herriko bezero turistikoak ezagutzea.

- Entzuteko eta egokitzeko gaitasuna izatea.

- Harrera ona egiten jakitea, harremanetarako gaitasunak izatea.

- Puntualtasuna, autonomia, taldean lan egiteko gaitasuna.

 

 

Baldintzak

- Kontratu mugagabea (CDI), denbora osoan.

- 35 ordu astean, sasoiaren arabera moldatu daitezkeenak.

- 2024ko abuztuaren 1ean hasteko.

- Astean 5 egunez lan egingo da, igandeak eta jaiegunak ere beharrezkoa den kasuetan.

- Lanaldia egunez izango da normalean. Noizbehinka gauez ere izan daiteke (gauez egindako bisitak, aparteko ekitaldiak).

- Non:

  • Turismo Bulegoaren egoitzan (Euskaldunen plaza, 25) batez ere talde administratiboan lan egiteko.
  • Beste lan eremuak:

                - Arte eta Historia Hiria labelaren Baionako ondarearen taldearen bulegoan (Gosse karrika 14, Baiona). Materialaren prestaketa eta dokumentazioan lan egiteko.

                -Kanpoan egiten diren bisita gidatuak eremu desberdinetan egiten dira (monumentuak, museoak, bazkideen gunean, …) Baionako eta inguruko lurraldean (gidak, bisitak eta batzuetan konferentziak)

-Ordainsaria:

               - Turismo organismoen hitzarmen kolektiboaren araberakoa (IDCC 1909).

               - 2024an indarrean dauden gizarte-prestazioak: mutuan eta prebentzioan enplegatzailearen parte-hartzea, dietak, 13. paga, irabaziak partekatzeko akordioa.

- Batez ere Baionan lan egiteko.

- Bidai puntualak Euskal Herri osoan, Landetako hegoaldean eta Biarnon.

 

 

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Hautagaitzak 2024/05/26ko gaueko 12ak baino lehen bidali behar dira recrutement-guides@visitbayonne.com helbide elektronikora, gaian “Candidature guide conférencier” zehaztuz.

Aukeratutako hautagaiak ekainaren 10a baino lehen konbokatuak izango dira 06/24an eta 07/07an egingo den proba batera. Proba honetan simulazio bat egingo da.