Kalitate Ingeniaritzako Teknikaria- Eskoriatza

Deskribapena

Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak

Eskaintzaren deskribapena:

Bezeroaren esanetara, adostasun ezen segimendua egiten du, eta harekiko komunikazio egokia eta eraginkorra ziurtatzen du. Fagor Ederlanen eta bezeroen lantegietan beharrezkoak diren euste-ekintzak ezartzeko informazioa bildu, eskaini eta aztertzen du.

 

  • Bezeroen eta minifabriken arteko lotura-lana egiten du. Lantegi kontsumitzaileetan hornitutako produktuaren kalitate-errendimenduaren berri du etengabe. Beharrezkoak diren bisitak egiten dizkio bezeroari eta bezeroak guri egiten dizkigunak kudeatzen ditu.
  • Bezeroaren adostasun eza kudeatzen du, eta horretarako, arazoa aztertu eta beharrezko euste-ekintzak zehazten ditu, bai burututako produktuari begira eta baita ere fabrikazio-prozesuan dagoena kontuan hartuta.
  • Bezeroari informazio eguneratua eskainiko dio prozesuak iraun bitartean, hau da, adostasun eza gainditu arte, betiere bezeroaren esanetara.
  • Bezeroarekin adostuko du berraztertutako piezen identifikazioa, eta piezak identifikatuta daudela ziurtatuko du.
  • Desbideratzeak dituzten produktuak (baimena, identifikazioa eta dokumentazioa) kudeatuko ditu bezeroarekin batera.
  • Bezeroaren gogobetetzea neurtzeko ardura du.

 

Baldintzak

  • Industri Ingeniaritza Teknikoa edo Goi mailakoa
  • Inglesa, ahoz eta idatziz.
  • Kanpoko beste hizkuntza baten ezagutza kontuan hartuko da
  • Kalitate arloetan esperientzia kontuan hartuko da

    Fagor Ederlaneko beste planta batzuetan lan egiteko prestasuna. Atzerriko plantetara bidaiatzeko prest egotea

 

Laburpena

Lekua: Eskoriatza Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Izena emateko sartu hemen.