Mugaldeko Udalekuan lan egiteko begirale bila

Deskribapena

Arloa: Begiraleak

Eskaintzaren deskribapena:

Mugaldeko Udalekua hirugarren aldiz antolatuko da aurten. Arantzan hasiko da, uztailaren 13an, eta Saran bukatuko da, uztailaren 19an. Ibiltaria izaki, Arantza, Oiartzun, Urruña eta Sara zeharkatuko dituzte. Udalekuetan parte hartuko dute 14 eta 15 urteko gazteek.

Udaleku ibiltari honetan lan egiteko aisialdiko begiraleak behar dira.
 

Datak eta elkartzeko tokiak:

Hasiera: Arantza, uztailak 13, 10:00
Bukaera: Sara, uztailak 19, 12:00

Ibilbidea:

  • Uztailak 13: Arantza
  • Uztailak 14: Arantza-Oiartzun
  • Uztailak 15: Oiartzun
  • Uztailak 16 Oiartzun-Urruña
  • Uztailak 17: Urruña
  • Uztailak 18: Urruña-Sara
  • Uztailak 19: Sara


Aste osoan zehar kirol eta kultur jarduera ezberdinak egingo dira, eta horiek gidatzea eta dinamizatzea begiraleen esku egongo da. Jarduera hasi baino lehen begiraleek formakuntza jasoko dute eta udalekuetarako programazioa prestatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da euskaraz jakitea (C1 maila), eta ondorengoak baloratuko dira:

  • Begirale titulua izatea.
  • Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.
  • Lan eskarmentua izatea antzeko lanetan.
  • Euskararekiko sentsibilizazioa izatea.
  • Taldean lan egiteko erraztasuna izatea.

Laburpena

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Egonaldi baterako

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Udaleku ibiltari honetan lan egiteko aisialdiko begiraleak behar dira. Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte oiartzun@tturttur.eus helbide elektronikora, otsailaren 28a (larunbata) baino lehen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ttur-ttur elkartearekin harremanean jarri: oiartzun@tturttur.eus / 943260182

Ttur-ttur elkartea Informazio gehiago

Data: 2026-Ots-11
Herrialdea: Nafarroa,Gipuzkoa,Lapurdi
Eskualdea: Iruñaldea,Garaia,Itsasegia
Udalerria: Arantza,Sara,UrruÑa

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-28

Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa