Udako ludotekarako BEGIRALEAK behar dira

Deskribapena

Arloa: Begiraleak

Eskaintzaren deskribapena:

Lazkaoko Udalak haurren oporraldietarako antolaturiko aisialdia zerbitzurako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen da.

            Interesa duen orok izena eman dezake Lazkaoko Kiroldegian curriculuma utziz edo umurgia@sanbenito.ikastola.net helbidera bidaliz. Izen emate epea maiatzaren 31an amaitzen da (hau barne).

            BETE BEHARREKO GUTXIENEKO BALDINTZAK

  • Begirale titulua izatea
  • Euskal Gaitasun Agiria edo baliokidearen jabe izatea
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua edukitzea

            Zerbitzua ekainaren 25etik uztailaren 27ra eskainiko da (25 lan egun guztira). Goizeko ordutegia izango du: 9:00 edo 10:00etatik (zehazteke) 13:00etara umeekin zuzeneko arretan eta eguneko beste ordu eta erdi gehiago prestaketa lanetarako.

            Deialdi honetara aurkezten diren begiraleekin lan poltsa bat osatuko da, ondorengo Gabon eta Pazko asteetako aisialdi zerbitzuetan ere erabiliko dena.

            Beraz, haurrak gustuko badituzu eta lanerako gogoz bazaude, aurkeztu zaitez!

Laburpena

Lekua: Lazkao Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

San Benito Ikastola Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2018-Mai-17
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Goierri
Udalerria: Lazkao

Eskaintza noizarte:
2018-Mai-31

4 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa