Udalbiltzak Ipar Euskal Herrirako teknikaria xerkatzen du.

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Eginbeharrak
• Ipar Euskal Herriko Herriko Etxeekin harremanak
• Ipar Euskal Herriko hautetsiekin harremanak
• Udalbiltzak eramaten dituen proiektuen dinamizazioa eta koordinazioa
• Udalbiltzak lantzen dituen lan ildo desberdinetan ari diren eragileekin harremanak
 

Baldintzak

Eskaturiko gaitasunak
• Baitezpadakoa euskara eta frantsesaren menperatzea (ahozko eta idatzizko mintzairen
gaitasun ona)
• Informatika eta bulegotika tresnen menperatzea
• Antolaketa, lehentasunen kudeaketa eta egindakoaren agertzeko gaitasunak
• Polibalentzia, zorroztasuna, tenorekotasuna, konfidentzialtasuna
• Autonomian eta taldean lan egiteko gaitasuna
• Dinamismoa, harremanetarako gaitasuna, entzute eta zerbitzurako prestutasuna
• Herriko etxeen eskumen eta funtzionamenduaren ezagutza minimo bat baloratuko da
• B gidabaimena eta auto bat baitezpadakoak dira.

Baldintzak
Kontratu mugagabea
35 ordu astean
Lan tokia: telelanean eta asteazkenetan Andoainen

Laburpena

Lekua: Andoain Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Hibridoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Kurrikuluma eta motibazio gutuna 2024ko maiatzaren 15a baino lehen helarazi behar dira

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Kurrikuluma eta motibazio gutuna 2024ko maiatzaren 15a baino lehen helarazi behar dira

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Udalbiltza Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2024-Api-23
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Andoain

Eskaintza noizarte:
2024-Mai-15

8 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa