Nola iritsi lana topatzera? Ainhoa Iribarrek erakutsiko dizu bidea

TaPuntu kooperatibako kide den Ainhoa Iribarrek Bai Euskarari Elkarteko Enpresarean TB kanalean izan da zuzenean ibilbide profesionala garatzeko trikimailuak eta erremintak aurkezteko. 

Iribarrek azaldu digu lana bilatzeko baliabideak erabiltzen hasi aurretik beharrezkoa dela prozesu bat jarraitzea:

  • Lehenik, hasnarketa egin beharko dugu, benetan zer nolako egoera, behar eta nahiak ditugun argitzeko; errealistak izan behar gara.
  • Bigarrenik, helburuak finkatu behar ditugu.
  • Ekintza plana beharko dugu, pausoak ondo finkatzeko.
  • Baliabideak aztertu eta hobekien datorkiguna aukeratu. Elkarlana ere oso aukera aproposa izan daiteke.
  • Epeak finkatzea beharrezkoa da. Denborak neurtu. 

Horiek dira tresna digitaletan murgildu aurretik landu beharreko faseak. Gainera, Ainhoa Iribarrek azpimarratu du baliabide tradizionalak eta digitalak uztartu behar ditugula arrakasta lortzeko.

Tresna digitalen artean, nabarmendu ditu Linkedin eta Twitter bezalako sare sozialak, enpresa eta hautagaien arteko harremanak sustazeko, edukiak partekatzeko eta marka pertsonala garatzeko oso interesgarriak. Gainera,  Lansarean lan-ataria azpimarratu du, aukera bikaina euskarazko ibilbide profesionala garatu nahi dugunontzat.