RAG sistemen hastapenak: ChatGPT eta hizkuntza-ereduak indartzeko gakoa (Online)

Sarrera-jardunaldi honetan, berreskuratze bidez areagotutako sorkuntza-sistemak (RAG, Retrieval Augmented Generation) ulertu eta aplikatzeko lehen urratsak eskaintzen zaizkie horretan lehen pausoak eman nahi dituzten profesionalei. Ikuspegi argi batetik, erakutsiko dugu RAG sistemek nola aberasten dituzten hizkuntza-ereduak (ChatGPT, esaterako) informazio eta ezagutza gehigarriekin, eta eredu horiek nola bihurtzen dituzten tresna malguago eta adituago, askotariko gaietan.

Zer dira RAG sistemak, eta zer garrantzi dute hizkuntza-ereduetan? Berreskuratze bidez areagotutako sorkuntza-sistemak (RAG) mugarri bat dira adimen artifizialaren esparruan, eta garai berri bat markatzen dute hizkuntza naturalaren prozesamenduan (PLN). Sistema horiek bi munduren arteko onena batzen dute: hizkuntza-sorkuntza aurreratua, hala nola ChatGPTk egiten duena, eta denbora errealeko informazio-biltegi handietarako sarbidea. Fusio horri esker, hizkuntza-ereduek, aldez aurreko entrenamenduaz baliatzeaz gain, gaur egungo datuak eta gertaerak ere sar ditzakete beren erantzunetan, eta, horren ondorioz, inoiz ez bezalako zehaztasuna dute edukiak sortzen.