CRA - Zibersegurtasunari buruzko araudia betetzea

Industria-enpresek zibersegurtasunaren arloko arauetara egokitzeko gero eta behar handiagoa dute, eta horri erantzuteko jarri da martxan tailer hau. Digitalizazioak eta interkonektibitateak areagotu egin dituzte informazioaren segurtasunari lotutako arriskuak; hori dela eta, erakundeek araudi zorrotzak bete behar dituzte, hala nola Cyber Resilience Act delakoa.

Tailer honen helburua da enpresei beharrezko ezagutzak eta tresnak ematea araudi horiek ulertu eta aplikatzeko, eta, hala, azpiegitura kritikoen segurtasuna eta erresilientzia bermatzea. Industria-enpresei laguntzeko diseinatuta dago (automobilgintza, azpiestazio elektrikoak, tren-enpresak, etab.), uler dezaten zer eragin duen Cyber Resilience Act-ek beren sistemen segurtasunean.