53 ordu presentzialeko prestakuntza, aurretiko ezagutza tekniko aurreraturik gabe,beren erakundeetan eraldaketa teknologikoa gidatu nahi duten profesionalentzat.
Prestakuntza hau SPRI Enpresa Digitalak antolatu du, BAIC (Adimen ArtifizialarenEuskal Zentroa) lagun duela, eta Mondragon Unibertsitateko, Ikerlaneko etagonbidatutako beste aditu batzuen eskutik garatzen da.
Ikastaroak aukera emango dizu zure enpresan Adimen Artifiziala (AA) estrategikoki txertatzeko, erabilera-kasuak identifikatzeko, berrikuntza bultzatzeko eta ibilbide-orri errealista eta pertsonalizatu bat diseinatzeko.
HELBURUA
Negozio-liderrak eta proiektu-arduradunak prestatzea, beren erakundeetan AA proiektuak modu estrategiko, praktiko eta arduratsuan diseinatu, lideratu eta ezartzeko, betiere enpresaren benetako erronkei eta aukerei erantzunez.
NORI ZUZENDUTA DAGO
Euskadiko enpresetako teknologia, berrikuntza, negozio edo produktu arduradunentzat. Bereziki egokitua da aurretiko ezagutza teknikorik (programazio edo datu-zientziarik) ez duten profilentzat, baina ikuspegi estrategikotik AAren aukerak aprobetxatu nahi dituztenentzat.