n8n da merkatuan dagoen automatizazioko open-source plataforma indartsuena, eta APIen bidez aplikazioak eta zerbitzuak konektatzeko aukera ematen dizu, mugarik gabeko workflows adimendunak sortzeko. Zapier edo Make tresnek ez bezala, esaterako, n8n-ek erabateko kontrola eta hosting propioa eskaintzen dizkizu, eta, noski, zure automatizazioetan AA sortzailea zuzenean integratzeko gaitasuna ere bai.
Bi eguneko tailer intentsibo honetan, n8n ondo maneiatzen ikasiko duzu, zerotik, eta AA integratuarekin automatizazio konplexuak sortzen ere ikasiko duzu. Kasu errealekin lan egingo duzu, workflowak eraikiko dituzu oinarritik, ChatGPT eta AAko beste eredu batzuk integratuko dituzu zure prozesuetan, eta azkenean, ikastaroa bukatzean, hainbat automatizazio izango dituzu funtzionatzen zure negoziorako.
Norentzat da?
Tailer hau prozesuak automatizatu eta bere eragiketei adimen artifiziala gehitu nahi dieten profesionalentzat eta lantaldeentzat diseinatuta dago.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik programazioan esperientziarik izatea; halere, baliagarria da APIen eta logikaren gaineko oinarrizko ezagutzak izatea.





