DBHko zientzietako irakaslea 2026/27 ikasturterako

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Andramari Zornotzako Ikastolak 2026-27 ikasturtean DBHko zientzietako irakasle  modura aritzeko pertsona bat behar du, ikasturte osorako.

 

Eskaintzen da:

* Irailaren 1etik ekainaren 30era kontratua.

* Ikasturtea %55 inguruko lanaldiarekin hasi eta hilabete batzuetan lanaldia osatzeko aukera izango da. 

* Baldintzak Ikastoletako Lan Hitzarmenean jasota dagoen DBH-ko irakasleari dagozkionak izango dira.

 

Baldintzak

Eskakizunak:

* Zientzietako jakintzagaiak emateko dagokion titulazioa.

* CAP/Irakasle prestakuntza masterra.

* Euskarako C1 ziurtagiria edo baliokidea.

Kontuan hartuko dira:

* EKI proiektua ezagutzea.

* Hezkuntza emozionalean ezagutzak izatea.

* Ikaskuntza kooperatiboaren ezagutza izatea.

* Antzeko lanetan eskarmentua izatea.

Laburpena

Lekua: Zornotza Bizkaia

Enpresa: Andramari Zornotzako ikastola

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuek bidali CVa zornotza@ikastola.eus helbidera, erreferentzian DBH ZIENTZIAK jarriz. Epea uztailaren 2an, ostegunean, amaituko da. 

Elkarrizketarako hautatuei bakarrik deituko zaie.

Andramari Zornotzako ikastola

Data: 2026-Eka-30
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Zornotza

Eskaintza noizarte:
2026-Uzt-02

Enpresaren izena: Andramari Zornotzako ikastola

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa