Hezkuntza Laguntzaile Espezialista (HLE)

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Andramari Zornotzako Ikastolak ikasturte bukaerara arte HEZKUNTZA LAGUNTZAILE ESPEZIALISTA (HLE) modura aritzeko pertsona bat behar du.

Eskaintzen da:

  • Ikasturte bukaerara arteko lana
  • % 50eko lanaldia

Baldintzak

Eskakizunak:

  1. Haur Hezkuntzako Goi Teknikaria edo Gizarteratzeko Goi Teknikaria
  2. Euskara maila: C1 edo baliokidea.

Kontuan hartuko dira:

  • Antzerako lanpostuetan eskarmentua izatea
  • Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra ezagutzea

Laburpena

Lekua: Zornotza Bizkaia

Enpresa: Andramari Zornotzako ikastola

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesatuek bidali CVa zornotza@ikastola.eus helbidera, erreferentzian HLE jarriz. Epea martxoaren 20an (barne), ostiralean, amaituko da. 

Elkarrizketarako hautatuei bakarrik deituko zaie.