Arloa: Elikagaiak / Edariak / Nekazaritza / Arrantza
Eskaintzaren deskribapena:
LANPOSTUA
Biolur-eko langilea izango da,
Amillubi lantaldeko koordinatzaile eta dinamizatzaile lanpostuan.
Non: Gipuzkoan. Bulegoa Bergaran izango du, eta bilerak Amillubin (Zestoan) eta Azpeitian.
Eskaintzen den lanaldia: 20 ordu/asteko izango da (lanaldia zabaltzeko aukera egon daiteke epe ertainean).
Lanaldiaren epeak: 2025eko irailaren 15ean hasi eta 2025eko abenduaren 31an amaitu (luzatzeko aukerarekin).
Lansaria: Elkarteko taulen araberakoa
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK
-
Proiektuaren ikuspegi orokorraz jabetzea eta koordinazio orokorra egitea
-
Amillubi lantaldearen koordinazioa eta dinamizazioa.
-
Biolurreko lan taldearekin koordinazioa.
Funtzio eta egiteko zehatzagoak
-
Talde eragilearen dinamizazioa (bilerak prestatu, dinamizatu, egin beharren jarraipena...).
-
Proiektuaren kudeaketa eta gestio lanak (emailak, telefonoa, txostenen prestaketa, ....).
-
Finantziazio iturriak identifikatzea eta beharraren arabera kudeatzea.
-
Proiektuaren ordezkaritza eta komunikazio lanak (aurkezpenak, bilerak, ekimenak...)