Arantzazuko Ama Ikastetxearen BHI Guraso Elkarteko koordinatzailea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Koordinatzaileak ARTUNE | Arantzazuko Ama BHI Ikastetxearen Guraso Elkarterako lan egingo du. Elkartea gurasoek osatzen dutelarik.

Eginkizunak:

  • Batzordearen koordinazio lana.
  • Bilerak eta harremanak hainbat eragilerekin: Gurasoekin, ikastetxearekin, Udala, Kiroldegia, Eskola kiroleko egoten bada...
  • Diru-laguntzen eskaerak, memoriak
  • Hainbat protokolo eta akordioren idazketa lanak.
  • Guraso Elkartearen deialdiak, aktak eta oharrak.
  • Administrazio lanak orokorrean.

Eskaintzen da:

  • Hasiera: urrian 
  • Lanaldia: astean 8 ordu.
  • Oporrak: Eskola egutegiarekin bateratutako oporraldiak gabonetan eta aste santuan. Udaran uztaila erdialdetik abuztuko azken asterarte oporrak.
  • Ordutegia: Astelehenik ostiralera 8 ordu sartu behar dira, goizez.
  • Ordutegi-malgutasuna eskatzen da.
  • Ordutegi honetatik kanpo hilabetean 1 edo 2tan bilera suertatu daitezke arratsaldez egin beharrekoak talde eragile ezberdinekin. Hilabetean behin edo bi hilabetean behin, hasieran, zuzendarirza bilera egiten da arratsaldean.
  • Kontrato mota: aldizkako kontratu finkoa, kontratu partziala.
  • Lekua: Donostia (Martutene) Gipuzkoa.
  • Elkartea: Arantzazuko Ama Ikastetxearen Guraso Elkartea.

Baldintzak

  • 18 urte baino gehiago izatea
  • Koordinazio lanetan esperientzia izatea.
  • Elkarteetan, kudeaketa edota  bulegoko lanekin lotutako lan esperientzia izatea.
  • ERDI-MAILAko Administrazio-kudeaketa edo GOI-MAILAko Administrazioa eta Finantzak edo baliokidea.
  • Arlo hauetan  ezagutza  izatea ere kontuan hartuko da.
  • Euskara maila altua ahoz nahiz idatziz. EGA edo baliokidea baloratuko da (koordiantzaileak euskaraz egin behar ditu bere lan betekizun guztiak).
  • Informatika ezagupenak: office paketea, emailak, sare sozialak...

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: ARTUNE Guraso Elkartea Arantzazuko Ama Ikastetxea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

HAUTAKETA PROZESUA

Eskabideak eta curriculumak aztertu ondoren, lanpostuaren betekizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa edota ariketa praktikoa egingo dizkiegu. Horretarako, hautagai horiei telefonoz edota posta elektronikoz jakinaraziko zaie elkarrizketa noiz eta non egin behar duten.

Honako alderdiak baloratuko ditugu:

  • Elkarteetako koordinatzaile gisa izandako lan esperientzia.
  • Kirol, aisialdi edo irabazi asmorik gabeko antzeko elkarteetan izandako esperientzia edota ezagutza. (Lan-esperientzia edo borondatezko esperientzia)
  • Kirol, aisialdi edota arlo sozialeko prestakuntza (begirale, entrenatzaile edo antzeko titulu eta ikasketak).

 

AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK

Hautaketa prozesuan parte hartzeko Curriculuma aurkeztu behar da honako datu hauek adierazita:

  • Kontakturako datuak
  • Ikasketak eta ikastaroak (zentroa / data / ordu kopurua)
  • Lan esperientzia, lan postuaren eginkizunekin zerikusia duen eskarmentua
  • Bestelakoak: lanpostua egoki burutzeko zure ustez dituzun bestelako esperientzak, ikasketa eta ezaugarriak…

Eskabidea eta gainerako dokumentuak bidali behar dira posta elektronikoz, helbide honetara:

martuaagurasoelkartea@gmail.com

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

HAUTAKETA PROZESUA

Eskabideak eta curriculumak aztertu ondoren, lanpostuaren betekizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa edota ariketa praktikoa egingo dizkiegu. Horretarako, hautagai horiei telefonoz edota posta elektronikoz jakinaraziko zaie elkarrizketa noiz eta non egin behar duten.

Honako alderdiak baloratuko ditugu:

  • Elkarteetako koordinatzaile gisa izandako lan esperientzia.
  • Kirol, aisialdi edo irabazi asmorik gabeko antzeko elkarteetan izandako esperientzia edota ezagutza. (Lan-esperientzia edo borondatezko esperientzia)
  • Kirol, aisialdi edota arlo sozialeko prestakuntza (begirale, entrenatzaile edo antzeko titulu eta ikasketak).

 

AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK

Hautaketa prozesuan parte hartzeko Curriculuma aurkeztu behar da honako datu hauek adierazita:

  • Kontakturako datuak
  • Ikasketak eta ikastaroak (zentroa / data / ordu kopurua)
  • Lan esperientzia, lan postuaren eginkizunekin zerikusia duen eskarmentua
  • Bestelakoak: lanpostua egoki burutzeko zure ustez dituzun bestelako esperientzak, ikasketa eta ezaugarriak…

Eskabidea eta gainerako dokumentuak bidali behar dira posta elektronikoz, helbide honetara:

martuaagurasoelkartea@gmail.com

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

ARTUNE Guraso Elkartea Arantzazuko Ama Ikastetxea

Data: 2026-Urr-01
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2026-Urr-31

Enpresaren izena: ARTUNE Guraso Elkartea Arantzazuko Ama Ikastetxea

4 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa