Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
Getariako (Gipuzkoa) Artzape Euskara Elkartea kazetari bila dabil lanpostu bat betetzeko. Beteak beste, koordinazioan, aldizkarian zein arlo digitalean lan egiteko da. Egunerokotasunean, webgunerako albisteak idatzi eta edukiak sortu beharko dira (idatzizkoak zein ikus-entzunezkoak), eta sare sozialetako argitalpenak ere arduraren parte dira. Aldizkarirako, koordinazio zein erredakzio lanak egin beharko dira, baita maketaziokoak ere langilearen ezaugarriekin bat etorriz gero.
Artzapek Getarian du erredakzioa eta lan gehienak herrian bertan (herrigunean zein auzoetan) egin daitezke. Urtean zehar, baliteke ekitaldi gutxi batzuetarako herritik kanpo egin beharra lan. Gainera, hainbatetan etxetik aritzeko aukera dago.
Ezaugarriak
-
Sei orduko lanaldi partziala.
-
Getarian dago erredakzioa.
-
Lanerako autonomia.
-
Ordutegiak beharretara egokitzeko eta hainbatetan etxetik aritzeko aukera.