Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza
Eskaintzaren deskribapena:
ENPRESA. Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea
ENPRESAREN DESKRIBAPENA. 100.000 biztanle baino gehiago dituen Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko euskara hutsezko komunikabidea da Geuria; Basauri, Galdakao, Etxebarri, Arrigorriaga, Ugao, Zeberio eta Zaratamoko informazio generalista lantzen duena. 2014ko urrian jaio zen Geuria. Erakargarria, eduki arinak eta sakonak uztartzen dituenak, parte hartzailea eta komunitatea sustatzen duena. Paperezko edizioak hilero 20.000 ale banatzen ditu, www.geuria.eus webgunean argitaratzen den informazioaz gain. Geuria Tokikom, Euskal Herriko euskal toki komunikabideen bateragunearen bazkide da.
Euskarriak:
-Hileroko paperezko edizioa
-Egunerokotasuna lantzen duen webgunea
-Sare sozialak (Facebook, Twitter, Youtube, Instagram)
-Hileroko herri bilera irekiak
LAN POSTUAREN DESKRIBAPENA:
Geuria-ren erredaktore titularra komunikabideak lantzen dituen estaldura eremuko 3-4 herrietan eta gainerako herrietarako laguntza puntuala.
Kontratu mota: Lan-kontratu mugagabea lanaldi osoan, lehenengo hiru hilabeteak proba moduan bete ostean. Berehala lanean hasteko.
Lan tokia: Geuriaren erredakzioan (Basozelai kalea, 11, Basauri, Bizkaia)
Ordutegia: Moldagarria, markatutako helburuen araberakoa.
Soldata:
-2020. urtean: 15.650€ soldata gordina urtean + dietak (kilometrajea, TAO, parking-a…)
-2021. urtean: 17.700€ soldata gordina urtean + dietak (kilometrajea, TAO, parking-a…)
LAN POSTUAREN BETEBEHARRAK:
-Komunikabidearen eguneroko plangintza digitala eta hileroko paperezko plangintza egitea
-Gertatzen diren albisteak eman eta herri bakoitzeko Udal, alderdi politiko, erakunde zein norbanakoekin hartu emona albisteak sortzeko, erredakzio bileran gaiak proposatzeko… Iniziatiba eta dinamismoa baloratuko dira kasu honetan.
-Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, maketatu eta webgune eta sare sozialetara igo beste erredaktorearekin koordinatuta
-Erredaktoreak hilero gutxieneko pieza kopurua ekoiztu beharko du, lan taldearekin adostutakoa.
-Aipatutako herrietan Geuriaren kolaboratzaileen zerrenda aberasteko aukerak proposatu
-Geuriaren arlo komertzialerako edo banaketarako aberasgarriak izan litezkeen ideiak eman aipatutako herrietan
-Herrietan proiektua gizarteratu kalean erakunde zein norbanakoekin daukagun hartu emona dela eta.
-Geuriaren estaldura eremuko edozein udaletako udalbatzak bideoz grabatzeko libre egotea, hala eskatzen zaionean (printzipioz, Ugaokoak bakarrik lirateke). Grabazio ekipoa Geuriak jartzen du.
-Inprentaren eta banaketaren koordinazioa, Arlo Komertzialeko lankideekin batera.
Eskatzen da:
-Kazetaritza, komunikazio edo pareko unibertsitate titulua
-Euskara: EGA edo pareko titulua. Ahozko eta idatzizko maila gorena.
-Indesign eta Photoshop programak erabiltzen jakitea.
-Interneteko jakintza: sare sozialak, webguneak…
-Gidatzeko baimena eta kotxea
-Pertsona arduraduna, ekimen handikoa, proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzen duena eta taldean lan egiteko gai dena
Baloratuko da:
-Hego Uribe eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea
-Maketatzeko, argazkiak eta bideoak egiteko-editatzeko gaitasuna
-Komunikabide batean erredaktore moduan edo Prentsa bulego batean esperientziaduna
Lekua: Basauri Bizkaia
Enpresa: Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
15.000-20.000
1. Bidali kurrikuluma (euskaraz, argazki batekin eta jaiotza data/lekua eta zure egungo helbidea zehaztuta) eta aurkezpen testu bat (zergatik uste duzu aproposa izan zaitezkela lanpostu honetarako, zer ekarpen uste duzu egin ditzazkezula eta bestelakoak, zaletasunak, etab... -3 parrafo gehienez-) info@geuria.eus helbidera.
2. Kurrikulumak jasotzeko epea abenduaren 5erarte egongo da irekita (abenduak 5, barne)
3. Ondoren, hautaketa prozesu baten ondoren, lan elkarrizketa batzuk egingo dira hautagai batzuekin Geuriaren Basauriko egoitzan.