Herritar Zerbitzu Zibiko Misioa : Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren antolaketan parte hartzea

Deskribapena

Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak

Eskaintzaren deskribapena:

Bizi! elkartea
Bizi! elkartea Ipar Euskal Herriko mugimendu altermundialista da. 2009an, Kopenhageko goi
bileraren inguruko nazioarteko mobilizazioen garaian sortu zena. Bere ekintzaren helburua
mundu mailakoa (klima, ekologia eta justizia sozialeko gaietan sentsibilizatzea eta mobilizatzea)
da, baita tokikoa (garraiobide alternatiboak; kontsumo arduratsua eta zirkuitu laburrak, tokiko
elkartasunezko finantza etikoa ...) ere.
Elkartea Alternatiba eta ANV-COP21-en barne da, eta Lurraren Lagunak Federazioko kide
aktiboa da.
Eginkizuna: Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren antolaketan parte hartzea
2009az geroztik, Bizi planetaren mugak errespetatuko dituen, elkartasuna eta justizia soziala
garatzen dituen eta bere patuaren jabe den jendarte ereduaren plantan emateko lanetan ari
da. Alternatiben herriak, Alternatiba 2013 eta 2018 ekitaldietan, klima aldaketaren
saihesteko alternatibak erakustea ahalbidetu zuen. Alternatiben mosaiko batetik Euskal
Herria Burujabe lurralde proiektu global eta koherente batera pasatzea da orain erronka.
Denak bertan mugiltzen ahalko giren eta denek berenganatzen eta eztabaidatzen ahalko
duten proiektua. Hortaz, gure lurralde “eraldatua” zein izanen den ikusgarri eta zehatz utzi
behar dugu, eta eraldaketa kolektiborako herri bultzada sortu.
Hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak, tailerrak, bazkari handiak... Herrikoia, besta
girokoa eta militantea izanen den Euskal Herria Burujabe ekitaldiak urrats kolektibo
berri bat markatuko du gure lurraldearen metamorfosirantz! Euskal Herria Burujabe
2023ko urriaren 7 eta 8an iraganen da Baionan, eta azken astebururako 7 deialdi ekitaldi
eginen dira, Euskal Herria Burujabe lurralde proiektutik inspiraturiko 7 gaien inguruan,
Euskal Herriko 7 probintziak hunkituz. Milaka lagunen parte hartzea itxoiten dugu eta 500
boluntario izanen gira gure elkartearen bizitzan ezohikoa izanen den momento honen
antolatzeko.
 
 

Noiz ? Lehen bai lehen - urria arteko eginkizuna - astean 24 ordu

 

Baldintzak

Egunerokoan, parada izanen duzu:
• Euskal Herria Burujabe 2023 ekitaldiaren inguruko mobilizazioan parte hartzea;
• Orokorrean, zure lankidetzak bilkuretan eta taldearen bizitzan parte hartzera eramanen
zaitu (potentzialki arratsaldeetan eta asteburuetan).
Bere eginkizunean, bolondresak delako PSC1 formakuntza ukanen du lehen sokorrien jestuak
beretzeko eta herritar formakuntza bat (edukia eta formatua harrera erakundearen arabera
aldatzen dira: hitzaldia, eztabaida...).

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Bizi! Mugimendua

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bizi! elkarteak 2023an bere proiektu nagusietan parte hartzeko  herritar zerbitzu postu bat
proposatzen du Baionan.
Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.

Bizi! Mugimendua

Data: 2023-Mar-14
Herrialdea: Lapurdi
Eskualdea: BAB
Udalerria: Baiona

Eskaintza noizarte:
2023-Eka-30

Enpresaren izena: Bizi! Mugimendua

Ez dago hautagairik
Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa