Herritar Zerbitzu Zibiko Misioa : Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren engaiamenduen jarraipenean parte hartu

Deskribapena

Arloa: Inguramena / Birziklajea / Zerbitzu alternatiboak

Eskaintzaren deskribapena:

Bizi! elkartea
Bizi! elkartea Ipar Euskal Herriko mugimendu altermundialista da. 2009an, Kopenhageko goi bileraren inguruko nazioarteko mobilizazioen garaian sortu zena. Bere ekintzaren helburua mundu mailakoa (klima, ekologia eta justizia sozialeko gaietan sentsibilizatzea eta mobilizatzea) da, baita tokikoa (garraiobide alternatiboak; kontsumo arduratsua eta zirkuitu laburrak, tokiko
elkartasunezko finantza etikoa ...) ere.
Elkartea Alternatiba eta ANV-COP21-en barne da, eta Lurraren Lagunak Federazioko kide aktiboa da.

Hitz gutitan...
Bizi! elkarteko Hitza Hitz taldeak 2020an Ipar Euskal Herriko trantsizio ekologikoren aldeko Itunaren sinaduran hautetsiek harturiko engaiamenduen gauzatzearen jarraipena egiten du. Misioaren helburua da  jarraipen lan horretan parte hartzea, koordinazio-taldearekin eta identifikaturiko bolondresekin elkarlanean.


Zure Herritar Zerbitzuko Misioa
Helburuak
Aukera paregabea da tokiko mailan jendartearen eraldaketa eta sentsibilizazio dinamikan parte hartzeko, klima-aldaketa mugatzeko eta lurraldea etorkizuneko erronketara hobeki prestatzen laguntzeko,azken hau iraunkorragoa eta solidarioagoa izan dadin.


Ekintzak
Hara jarraian zer arlotan parte hartzeko parada ukaiten ahalko duzun:

  • Jarraipenaren inguruko informazioa idaztean eta herritarrei zabaltzean,

  • Hautetsiekin topatzean eta sentsibilizatzean,

  • 2026ko kargualdi undarreko bilan-txostena prestatzean,

  • Laguntzaile-sarea dinamizatzea eta beren hautetsien engaiamenduen jarraipenean laguntzea (mugikortasun iraunkorra, energia berriztagarriak, tokiko elikadura biologikoa, energia-kontsumoaren menperatzea, hondakinen kudeaketa, tokiko monetaren garapena eta Klima Planaren garatzea).

Bilkura eta taldearen eguneroko jardueretan parte hartuko duzu (batzuetan arratsez eta asteburuetan ere bai).


Ekimen gaitasuna
Zerbitzu Zibileko boluntarioak ekarpenak egiteko eta bere misioaren edukia garatzeko aukera izango du.


Zure ingurunea
Derrigorrezko formakuntzak
Misioaren denboran, laguntzaileak  delako PSC1 formakuntza ukanen du lehen sokorrien jestuak beretzeko eta herritar formakuntza bat (edukia eta formatua harrera erakundearen arabera aldatzen dira: hitzaldia, eztabaida...).

Tutoretza eta laguntza
Laguntzailea tutore edo erreferente batek lagunduko du erakundean, bere misioa ongi burutzeko.

 

Baldintzak

Zure harremanetarako : Anthony Lubrano, Hitza Hitz lan-taldearen arduraduna

Praktikan

  • Laguntzaile 1 bilatzen da

  • Adingabeentzat ere eskuragarri

  • Astean 24 eta 30 ordu artean

  • Onuradunak: Publiko guztiak

  • Jarduera nagusiak: Transmisioa, Pedagogia, Prebentzioa, Sentsibilizazioa, Animazioa, Balioestea, Bitartekaritza, Informazioa

Iraupena
8 hilabete

Hasiera data
2025eko irailaren 1a

 

Laburpena

Lekua: Baiona Lapurdi

Enpresa: Bizi! Mugimendua

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bizi! elkarteak 2025ean bere proiektu nagusietan parte hartzeko  herritar zerbitzu postu bat
proposatzen du Baionan.
Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Bizi! elkarteak 2025ean bere proiektu nagusietan parte hartzeko  herritar zerbitzu postu bat
proposatzen du Baionan.
Interesatua? Jar zaitez gurekin harremanetan info@bizimugi.eu helbidean edo 05 59 25 65 52
telefono zenbakian, gehiago jakiteko edo zure burua aurkezteko (CV + motibapen gutuna)!
Ez duda zure inguruan horretaz hitz egiteaz.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.