Eragin politiko eta sozialeko teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administrazio Publikoak / Lan eskaintza Publikoak / Obragintza Publikoa

Eskaintzaren deskribapena:

Euskadiko GGKEen Koordinakundeak pertsona bat behar du ERAGIN POLITIKO ETA SOZIALEKO TEKNIKARI lanpostua betetzeko.

 

Zeregina

Koordinakundeko gainerako talde teknikoarekin etengabe koordinatuta eta Koordinazio Orokorrak gainbegiratuta, lanpostu honen helburu nagusia da Euskadiko GGKEen Koordinakundeari laguntzea lankidetza-politika publikoak sendotzen eta garapenerako lankidetzari buruzko egungo eztabaidak aztertzen.

 

BETE BEHARREKO EGINKIZUNAK:
  • Oro har, Koordinakundearen funtzionamendua babestea; eta, zehazki, Eragin Sozial eta Politikoko lantaldeen kudeaketa eta dinamizazioa.
  • Euskal erakunde publiko nagusien lankidetza-politika publikoen jarraipena egitea, alderdi kuantitatiboei eta kualitatiboei, tresnei, arautegiari, kudeaketari, egiturari eta abarri dagokienez.
  • Arloko estrategia diseinatzen laguntzea, honako hauen bidez:
    • Jarrera komunak eztabaidatzea eta lantzea.
    • Politikak lantzen diharduten eragile nagusiekin (arduradun politikoak, alderdiak, beste gizarte-eragile batzuk) harreman egonkorra eta arina ezartzea eta mantentzea.
    • Beste kolektibo sozial eta politiko batzuekin aliantzak egitea.
  • GGKEetan eta Koordinakundean eztabaida, gogoeta eta posizionamendua sustatzea, garapenerako lankidetzarekin lotutako egungo gaiei buruz.
  • Koordinakundearen proiektuak eta kudeaketa-txostenak idaztea.
  • Bazkide diren GGKEei eta jasotzen diren kanpo-kontsultei arreta eta aholkularitza ematea, taldeko gainerako kideekin batera.
  • Europako Batasunak finantzatutako proiektuak, lankidetza deszentralizatuarekin eta eragin sozial eta politikoarekin lotutakoak, kudeatzea eta inplementatzea.
  • Aipatutako proiektuaren ziklo osoa behar bezala kudeatzeaz eta administratzeaz arduratzea azken justifikazioa eman arte, jarduerak behar bezala gauzatzea barne, inplikatutako eragile guztiekin koordinatuta (Administrazio Publikoa, GGKEak, proiektuko bazkide europarrak, beste elkarte batzuk, etab.).
  • Proiektuan Europako hainbat herrialdetan planteatutako nazioarteko bilera guztietan parte hartzea, bai eta proiektu horren helburuak betetzeko egiten diren tailer eta mintegietan ere.
  • Latinoamerikako eremu zibikoaren kriminalizazioaren problematika guztiaren jarraipena egiteko ekintza bateratuak garatzen dituzten Europako sareekin lotutako gaietan parte hartzea eta jarraipena egitea.

 

Baldintzak

HAUTATZEKO IRIZPIDEAK:
  • Goi-mailako titulazioa eta prestakuntza edo esperientzia garapenerako lankidetzaren edota nazioarteko politiken arloan.
  • Lankidetzaren arloko lan-esperientzia, ahal dela lanpostuaren antzeko eginkizunetan.
  • Lanpostuaren antzeko eginkizunetan egindako boluntariotza baloratuko da.
  • Genero-ekitateari buruzko prestakuntza edota ibilbide egiaztagarria.
  • Euskal Administrazioa zehatz-mehatz ezagutzea (Eusko Jaurlaritza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, foru aldundiak eta udalak).
  • Euskal lankidetza sakon ezagutzea, bai eta nazioarteko eta tokiko testuinguruan dituen erronka nagusiak ere.
  • Europako Batasunaren erakundeen sarea ezagutzea.
  • GGKEen sektorea eta GGKEen Koordinakundea bera ezagutzea.
  • Europako proiektuak kudeatzeari buruzko ezagutzak edota esperientzia baloratuko dira, bereziki gazteriari dagokionez.
  • Esperientzia izatea proiektuak idazten eta justifikatzen.
  • Harremanak izateko, aliantzak sortzeko eta talde-lana egiteko trebetasuna.
  • Euskara eta ingelesa jakitea (ahoz eta idatziz; maila altua beharrezkoa da).
  • Frantsesa jakitea baloratuko da.
  • Ezinbestekoa da ordutegi-malgutasuna.
  • Euskadin eta Europan joan-etorriak egiteko prestasuna.
  • Office paketea menderatzea.

 

ESKAINTZEN DIREN BALDINTZAK:
  • Lanaldi osoko lan-kontratua (lan-baja bati lotutako lanpostua, baina luzatzeko aukerarekin Europako proiektu bat onartuz gero).
  • Koordinakundeko baremoaren araberako soldata.
  • Lantokia: Euskadiko GGKEen Koordinakundea. Bizkaiko ordezkaritzan (Bilbo), baina Euskadin joan-etorriak egiteko prestasunarekin.
  • Lanean hasteko epea: berehala.

 

Laburpena

Lekua: Bilbo Bizkaia

Enpresa: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

ESKABIDEAK AURKEZTEKO:

Interesdunek 2025eko ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dituzte curriculuma eta aurkezpen-gutuna, ERREF. honekin: Eragin Politiko eta Soziala.

 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN: https://www.ongdeuskadi.org/eu/empleo-ongd/eragin-politikoa-soziala-teknikaria/

 

Jasotako CVak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera tratatuko dira.

 

Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Data: 2025-Eka-17
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Hego Uribe
Udalerria: Bilbo

Eskaintza noizarte:
2025-Eka-30

Enpresaren izena: Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa