Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Egitekoak:
1. Elkartearen diruzaintzarekin lotutakoak (%25eko dedikazioa): kontabilitatea, kobrantzak eta ordainketak; Urteko Kontuak eta auditoriak; diruzaintzaren eta Sarrera eta Gastuen aurreikuspenak; lizentziak, baimenak, zergak eta jakinarazpen ofizialen kudeaketa; nominak eta kargu sozialen kudeaketa; dirulaguntzen eskaerak eta kobrantzak.
2. Ordezkaritzako harrera eta administrazioarekin lotutakoak (%25eko dedikazioa): jendearentzako arreta; bulegoko ohiko lanak aitzinatzea; bulegoko elementu, material eta zerbitzuen kudeaketa; elkartearen bilkuren kudeaketa; elkartearen zeregin administratiboak betetzea tokiko, eskualdeko eta estatuko administrazioekin; elkartearen agiri ofizialak erregistratzea, gordetzea eta zaintzea.
3. Iparraldeko jarduerekin lotutakoak (%50eko dedikazioa): Ipar Euskal Herriko euskaltzainekiko eta euskalgintzako kideekiko komunikazioa; harreman instituzionalei dagokienez, agenda kudeatzen laguntzea eta egin beharreko bilkuretarako deiez arduratzea; Biltzar Nagusiaren prestaketa eta agiri ofizialak prestatzea; urteko plangintzari loturik, Ipar Euskal Herrian egiten diren erakusketa, ikastaro, aurkezpen, bilkura eta bestelako jardueretako antolaketan eta prestalanetan parte hartzea.
Profila eta beharrezko gaitasunak:
Baldintzak:
Lekua: Baiona Lapurdi
Enpresa: Euskaltzaindia
Soldata:
Zehaztu gabe
Interesatuak:
Interesatuak: