Auzoko Eta Berbalagunak egitasmoetarako dinamizatzailea behar da Eskoriatzan

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Zer da Auzoko egitasmoa?

Herriko hizkuntza eta kultura aniztasunaz jabetu eta guztion arteko komunikazioa euskaraz jorratzeko egitasmo parte-hartzailea. Hauek dira egitasmoaren helburuak:

  • Euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzea.
  • Gure herrietako hizkuntza aniztasuna ikusgarri egin eta balorean jartzea.

Hizkuntza ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzea, eta norberarena eta besteena aintzat hartuta, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza izatea

 

Zer da Berbalagunak egitasmoa?

Herrian ahozko euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta mintzapraktika egin nahi dutenak astean behin, ordubetez, talde txikitan biltzen dituen programa da.

 

Baldintzak

Eskatzen da

  • Euskara ongi menperatzea: C1 maila izatea edo baliokidea.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna izatea.
  • Oinarrizko ofimatika programak erabiltzeko gaitasuna izatea.

Baloratuko da:

  • Auzoko eta Berbalagunak egitasmoak ezagutzea.
  • Eskoriatzakoa izatea edo herria ezagutzea.
  • Euskara  Elkarteen mugimenduaren inguruko ezagutza  izatea. 
  • Sare sozialak erabiltzeko trebetasuna izatea.
  • Modu autonomoan lan egiteko gaitasuna izatea.

Eskaintzen da

  • Euskaltzaleen Topaguneak egindako kontratua, astean 9,5 orduko dedikazioarekin. Otsailean hasi eta ekainera arte.
  • 2022-2023 ikasturtean jarraitzeko aukera.
  • Topaguneko aholkularitza eta koordinazio lan-taldean parte hartzea.
  • Lan hasiera berehalakoa.
  • Lan orduen banaketa malgua egitasmoaren eskakizunak kontutan izanda.

 

Laburpena

Lekua: Eskoriatza Gipuzkoa

Enpresa: Euskaltzaleen Topagunea

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Curriculumak aurkeztea

  • Curriculumak  mintzalaguna@topagunea.eus helbidera bidali behar dira. Motibazio gutunak eskertuko dira.
  • Aurkezteko azken eguna: 2022ko otsailak  3a, 14:00ak baino lehen.

Euskaltzaleen Topagunea

Data: 2022-Urt-27
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Debagoiena
Udalerria: Eskoriatza

Eskaintza noizarte:
2022-Ots-04

Enpresaren izena: Euskaltzaleen Topagunea

Ez dago hautagairik
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa