Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Arteen, kulturaren eta sormenaren arloan prestakuntza bultzatzeko pertsona baten bila gabiltza.
Euskampus Fundazioan eragile anitzeko programa eta proiektu estrategikoen baterako garapenean eta ezarpenean lan egiten dugu, non benetako lankidetza, baterako lidergoa eta erantzukizuna bezalako balioak sustatzen ditugun, erronka globalei erantzuten laguntzeko eta inpaktu eta balio sozial handiena sortzeko.
Gure jarduera ildoetako bat Unibertsitatea + Enpresa + Gizartea lankidetza da. Esparru horretan,
KSIgune (www.ksigune.eus) koordinatzen dugu, Euskadiko Kultura eta Sormen Industrietarako Goi Mailako Hezkuntza eta Ikerketa klusterra.
Lan-eskaintza honetan, Euskadin kultura- eta sormen-sektoreak indartzen lagunduko duten proiektu batean parte hartzeko aukera aurkezten dizugu, ikasteko, ezagutza sortzeko eta gaitasunak eskuratzeko eredu berriak bultzatuz.
Zeren bila gabiltza?
Gure taldera pertsona bat batu nahi dugu, unibertsitateko prestakuntza berritzailea diseinatu, garatu eta ezartzeko. Bere jardunak gradu eta graduondoko ikasketa ofizialak, etengabeko prestakuntza, mikrokredentzialak eta bizitza osoko ikaskuntzako beste prestakuntza-modalitate batzuk hartuko ditu barne. Era berean, tokiko eta nazioarteko unibertsitateen, administrazio publikoaren eta kultura- nahiz sormen-ekosistemako eragileen arteko lankidetza bultzatzea izango du helburu.
Horretarako, diseinu pedagogikoa, koordinazio instituzionala eta prestakuntza-eskaintza berriak abian jarri beharko dira, hezkuntza-berrikuntzan eta talentuaren garapenean KSIgune erreferente gisa posizionatzen laguntzeko.
Zer espero dugu zugandik?
Zure funtzioen eta zereginen artean, jarraian deskribatuko ditugunak daude:
-
KSIen sektoreko prestakuntza premiak eta aukerak identifikatzea.
-
KSIguneren prestakuntza-eskaintza propioa diseinatu, garatu eta kudeatzea, honako hauek barnean hartuta: prestakuntza-ibilbideak, gaitasunak, ikaskuntzaren emaitzak, irakaskuntza-metodologiak, ebaluazio-sistemak eta aitorpen akademikoa.
-
KSIguneko kide diren erakundeekin eta proiektuak egiten laguntzen duten beste erakunde batzuekin zuzeneko harremana izatea eta elkarlanean aritzea.
-
Proiektua zabaltzeko bilerak, mintegiak, hitzaldiak eta abar antolatzea.
-
Egindako jardueren tokiko eta nazioarteko komunikazioa eta zabalkundea.
-
KSIguneren beste prozesu eta programa estrategiko batzuei laguntzea.
Zer profiletan ari gara pentsatzen?
Lanpostu hau interesatzen zaizu:
-
Unibertsitateko graduondoko titulazioa, eta lanpostuarekin eta planteatutako eginkizunekin zerikusia daukan gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala baduzu.
-
Esperientzia egiaztatua baduzu proiektuen kudeaketan, bai eta gaitasun digital aurreratuak eta datuen tratamendukoak ere.
-
Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez komunikatzeko gai bazara (eta baliteke frantsesez ere), edukia hainbat formatutan idazteko, bileretan buru izateko eta parte hartzeko, aurkezpen publiko bat egiteko edo telefonoz naturaltasunez elkarreragiteko, besteak beste.
-
Tokiko eta nazioarteko bilera, topaketa eta ekitaldietan parte hartzeko prest bazaude.
Era berean, positiboki baloratuko dugu:
-
Euskal Unibertsitate Sistemari, Estatuko Unibertsitate Sistemari eta Europako Unibertsitate Esparruari buruzko esperientzia eta ezagutza baduzu.
-
Beste esperientzia profesional batzuk izan badituzu, batez ere goi-mailako hezkuntzari lotutako aholkularitza-arloetan.
-
Doktore titulua baduzu edo gaur egun tesia egiten ari bazara.
Zure gaitasunen artean honako hauek daude:
-
Gaitasun analitikoa eta gizarte-zientzien metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak menderatzea.
-
Arazoak modu kontzeptual eta sortzailean konpontzeko gaitasuna.
-
Garapen autonomoa eta ikuspegi pragmatikoa.
-
Lehentasunen, proiektuaren edo lan-testuinguruaren aldaketetara egokitzeko gaitasuna.
-
Ekimen berriak proposatzeko eta aukera berriak hautemateko jarrera proaktiboa.
-
Harremanetarako trebetasunak eta lan giro onean eta taldea egiten laguntzeko interesa.