Arreta-lanetan eta hornidura elektrikoko kontratazio prozesuetan espezialista

Deskribapena

Arloa: Marketina / Publizitatea / Kanpo Harremanak

Eskaintzaren deskribapena:

  • Goiener proiektuarekiko interesa erakusten duten pertsona, enpresa, eta elkarteei arreta, aholkularitza eta bidelaguntza (bulegoan bertan, telefonoz eta emailez).
  • Goienerren zerbitzuen dossierra sustatzea.
  • Bulego kudeaketa.
  • Sozietate eta hornidura elektrikoko kontratu altak.
  • Hornidura elektrikoen intzidentzien arreta, erreklamazioak.
  • Banatzaile elektrikoekiko kudeaketa tekniko-administratiboak.
  • Txosten eta proposamen ekonomikoak prestatu eta aurkeztea.
  • Faktura elektrikoa optimizatzeko aholkularitza.
  • Aholkularitza sorkuntza, autokontsumo, eraginkortasuna eta energia-komunitate zerbitzuetan.
  • Edozein eskaera dagokion taldeari bideratzea.
  • Kooperatiba ordezkatzea ekitaldi publikoetan, hitzaldietan, azoketan.

 

Baldintzak

Berriztagarrien aldeko herritar kooperatiba erreferentean lan egiteko aukera. Euskalduna, feminista eta soziokrazioan oinarritutakoa

Goienerren lan egiteko aukera Gasteizko bulegoan edo Iruñeko bulegoan.

Ordainsaria: Probaldian = 34.368,60 €/urte.

 

Laburpena

Enpresa: Goiener Taldea

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 30.000-35.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Irakurri lan eskaintzaren xehetasunak, bete gure webguneko inprimakia eta erantsi bertan kurrikuluma.

Aukeratzen badugu elkarrizketa bat egiteko deituko dizugu.

 

Goiener Taldea

Data: 2026-Ots-12
Herrialdea: Nafarroa,Araba
Eskualdea: Iruñaldea,Gasteiz
Udalerria: Gasteiz, Iruñea

Eskaintza noizarte:
2026-Ots-24

Enpresaren izena: Goiener Taldea

Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa