IKASLEEN ONGIZATEA SUSTATZEKO BI TEKNIKARI

Deskribapena

Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza

Eskaintzaren deskribapena:

Horbel, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, komunitatearen garapenean inplikatuta dagoen irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundea da. Haur, nerabe eta gazteen beharrak asetzera bideratutako proposamenak abian jarri eta kalitatezko zerbitzuak kudeatzen ditugu; hori guztia gizartegintzaren esparruan.

Gure entitatearen helburua da erakunde publiko nahiz pribatuei aholkularitza eta laguntza teknikoko zerbitzua ematea, haur, nerabe eta gazteen bizi-kalitatearekin lotutako edozein gaietan.

Zerbitzu batean ikasleen ongizatea sustatzeko bi teknikarien beharra sortu zaigu eta bi lanposturako deialdia aurkezten dizuegu.

 


 

 

Baldintzak

  • Ezaugarriak:

    • Gizarte eta Lege zientzia adarreko Unibertsitate gradua: Antropologia, Soziologia, Psikologia, Pedagogia, Psikopedagogia,  Hezkuntza, Gizarte Lana, Gizarte Hezkuntza, Soziologia, etab.
    • Hezkidetza, genero-berdintasuna edo hezkuntza afektibo-sexualaren arloko prestakuntza espezifikoa Edo eta, Osasun mentalaren sustapena, ongizate emozionala edo prebentzio psikosoziala lantzeko prestakuntza osagarria edo eta Kulturarteko hezkuntzaren, migrazioaren, aniztasunaren edo arrazakeriaren aurkako esku-hartzearen inguruko prestakuntza espezifikoa.
    • Errenteriako hezkuntza- eta komunitate-errealitatera egokitzeko gaitasuna
    • Euskara (EGA, C1, HABE3)
    • Gidabaimena

    Baloratuko da

    • Haur eta nerabeekin lan egiteko esperientzia, bereziki Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan.
    • Ikaskuntza aktiboan, talde-dinamizazioan eta metodologia parte-hartzaileetan trebetasuna.
    • Ikuspegi feminista, giza eskubideak, aniztasun sexuala eta funtzionala, intersekzionalitatea eta arrazakeriaren aurkako ikuspegia txertatzeko gaitasuna.
    • Ikasleen adinera, heldutasun-mailara eta taldearen ezaugarrietara egokitzeko gaitasuna.
    • Gatazkak eta egoera emozional zailak modu egokian kudeatzea.
    • Irakasleekin eta ikastetxeko orientazio-taldeekin koordinatzeko gaitasuna.
    • Ebaluazio-tresnak erabiltzea eta esku-hartzearen emaitzak jasotzea.
    • Euskarazko ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasun egokia; gaztelaniaz ere jarduteko gaitasuna oso baliagarria izango litzateke.

Laburpena

Lekua: Errenteria/orereta Gipuzkoa

Enpresa: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 25.000-30.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Eskaintzen da

  • 2027ko Maiatza bitarteko kontratua (2028ra luzatzeko aukerarekin)
  • Lanean hasteko aurreikuspena: 2026ko Azaroan

Interesatuek uimaz@horbel.eus postara bidali dezakete beren curriculuma. Azken eguna: 2026ko azaroaren 5an.

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Eskaintzen da

  • 2027ko Maiatza bitarteko kontratua (2028ra luzatzeko aukerarekin)
  • Lanean hasteko aurreikuspena: 2026ko Azaroan

Interesatuek uimaz@horbel.eus postara bidali dezakete beren curriculuma. Azken eguna: 2026ko azaroaren 5an.

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.

Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Data: 2026-Aza-03
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Oarsoaldea
Udalerria: Errenteria/orereta

Eskaintza noizarte:
2026-Aza-05

Enpresaren izena: Horbel Gizarte Ekimeneko Kooperatiba

Izen emate 1
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa