Arloa: Irakaskuntza / Prestakuntza
Eskaintzaren deskribapena:
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Hezkuntzan eskolak emateko 2018-2019 ikasturtean. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.
Curriculuma bidaltzerakoan, interesatuek aukeratu beharko dute webgunean “Hezkuntza” jakintza arloa; lan-poltsaren erreferentzia ere adierazi beharko dute mezuan (lan-poltsa bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, adierazi mezuan aukeratutako erreferentziak).
Hezkuntzako hurrengo lau arlotan ireki da lan-poltsa:
Arloak
● Giza eta Gizarte Zientzia didaktikan irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-007-18).
● Hizkuntzen eta literaturaren didaktikan eta soziolinguistikan irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-008-18).
● Haur Hezkuntzan alderdi psikopedagogikoak eta haurraren garapena. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-009-18).
● Lehen Hezkuntzan alderdi psikopedagogikoak eta haurraren garapena. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-010-18).
Profila
● Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua.
● Euskara: C1/C2.
● Ingelesa ezagutzea (C1 gutxienez) hobesten da.
● Lan esperientzia: irakaskuntzan eskarmentua.
● Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa.
● Proaktiboa eta sortzailea da.
● Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
● Taldean eta sarean lan egiten daki.
Enpresa: HUHEZI
Soldata:
Zehaztu gabe
Lan-poltsan izena emateko interesa dutenek hurrengo helbidera bidali beharko dute curriculuma: https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin