Administrazio eta kudeaketa ekonomikoaren arduraduna

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Durangaldeko Ibaizabal Ikastola Kooperatiba-Elkarteak ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETA EKONOMIKOAREN ARDURADUNA behar du.
 
Ibaizabal ikastola:
 
Bigarren graduko kooperatiba bat gara, bost ikastolen elkarlanetik sortua, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen ditugu. Gure jardun hezitzailearen osagarri, baditugu Errota ostalaritza zerbitzua, gimnasioa, eta aterpetxe soziala, komunitate osoarentzako baliagarriak direnak. Gaur egun administrazio eta kudeaketa ekonomikoaren arduradun berri bat bilatzen ari gara gure egitura sendo eta konplexua koordinatzeko.
 
Langilearen eginkizunak:
 
Arduradun berriak ikastolaren kudeaketa ekonomiko osoaren gidaritza hartuko du. Hezkuntza-esparruaren zein zerbitzu osagarrien (ostalaritza, gimnasio eta aterpetxea) aurrekontuak, gastuak, diru-laguntzak, fakturazioa eta finantza-kudeaketa bere esku izango ditu, zuzendaritza eta Artezkaritza Batzordearen babesarekin.
 
Eguneroko zeregin nagusiak:
  • Hezkuntzako kuotak, zerbitzu osagarriak eta diru-laguntzak kudeatzea.
  • Zerbitzu bakoitzaren errentagarritasunaren jarraipena: ostalaritza, gimnasioa, aterpetxea.
  • Aurrekontuaren prestaketa eta kontabilitate orokorra.
  • Maileguen eta inbertsioen finantzaketa kontrolatzea.
  • Zuzendaritzari eta Batzar Orokorrari txosten ekonomikoak aurkeztea.
  • Auditoria eta ikuskaritzetarako dokumentazioa prestatzea.
  • Langileen gastuak eta soldata-egituraren kudeaketa ekonomikoa.

Baldintzak

BILATZEN DEN PROFILA:

Prestakuntza:

  • Ekonomia, ADE edo antzeko gradua.
  • Kontabilitate eta finantzetan espezializazioa (baloratua).

Esperientzia:

  • Gutxienez 3 urte kudeaketa ekonomikoan (ikastetxe, kooperatiba edo antzeko erakunde batean izatea baloratuko da).

Ezagutzak:

  • Kontabilitate eta ERP-sistemak (baloratuko da A3, Sage, etab.).
  • Excel aurreratua.
  • Diru-laguntzen justifikazioa eta aurrekontu publikoak.
  • Kooperatiba-egituren ezagutza baloratuko da.

Gaitasunak:

  • Antolakuntza eta denbora-kudeaketa.
  • Taldearekin komunikatzeko eta koordinatzeko gaitasuna.
  • Arreta xehetasunetan, gardentasuna eta ikuspegi estrategikoa.

 

ESKAINTZEN DA:

  • Lanaldi osoa.
  • Kontratu egonkorra.
  • Kooperatiba-izaera duten lan-ingurune partehartzailea.
  • Eragin sozial handiko proiektu baten parte izatea.

 

Laburpena

Lekua: Durango Bizkaia

Enpresa: Ibaizabal Ikastola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

HAUTAGAITZAK BIDALTZEKO:

  • Bidali zure CV-a eta motibazio-gutuna artezkaritza@ibaizabalikastola.eus –era IDAZKARITZA erreferentziarekin.
  • Epea: 2025eko uztailaren 20ra arte.

Ibaizabal Ikastola

Data: 2025-Uzt-15
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Durango

Eskaintza noizarte:
2025-Uzt-21

Enpresaren izena: Ibaizabal Ikastola

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa