Ibaizabal Ikastola: administrari laguntzailea

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Funtzioak:

Administrazio akademikoa:

  • Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako ikastaro ez arautuak kudeatzea, beste lankide batekin lankidetzan: merkatuaren trebakuntza-beharrizanak identifikatzea, proiektuak deialdietara aurkeztea, ikastaroak antolatzea, promozioa eta marketinga, ikastaroen eta ikastarootako ikasleen jarraipena egitea, zuriketa…
  • Batxilergoko eta Lanbide-heziketako ikasleen aurrematrikula- eta matrikula-prozesuak izapidetzen laguntzea, eta Hezkuntza Sailaren aplikazioan erregistratzea ondoren.
  • Ikasleen hileroko kuoten helbideratzeak egitea.

 

Eskola-jantokiaren zerbitzuaz arduratzea: ikasleen intzidentziak, enpresa hornitzailearekin harremanak, menuak…

 

Kooperatibaren administrazio ekonomikoan laguntzea: Asesor-Cospa programaren bitartez kontabilitatea egiten laguntzea idazkari-buruari, diru-eragiketak, diruzaintza (baita kooperatibaren parte diren hezkuntzaz bestelako atalena ere: tabernako orriak, ostatuko datafonoa…)...

 

Administrazio orokorra:

  • Langileekin lotutako zenbait zeregin: langileen sarrera- eta irteera-ordutegien eta lan egindako ordu-kopuruen erregistroa, kontratuak erregistratu eta SEPEra bidali…
  • Harrera eta arreta: aurrez aurre, telefonoz, posta elektronikoz…
  • Posta eta korrespondentzia. Egoitza elektronikoa.
  • Fitxategiak eta erregistroak.
  • Bere kategoria-profesionalari dagozkion edo esleitzen zaizkion pareko zeregin guztiak.

 

 

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoa (% 100).
  • Egonkortasuna. Mugagabeko kontratazioa, probaldia gainditutakoan.
  • Soldata: indarrean den Ikastolen Elkartearen lan-hitzarmenean ofizial administrariari eta administrari laguntzaileari dagozkiona erdi eta erdi.  
  • Berehala hastea lanean.

 

 

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

1. Ikasketak: enpresen administrazio eta zuzendaritzan Gradua, Goi-mailako Zikloa administrazioan edo parekoak

2. Euskara: C1 maila

3. Ofimatikan ezagutza altua: IKT prestaketa eta heldutasun teknologikoa

4. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren prozedurak eta aplikazioak ezagutzea

5. Kontabilitatean ezagutza

 

Antzeko lanetan eskarmentua izatea baloratuko da.

 

Laburpena

Lekua: Durango Bizkaia

Enpresa: Ibaizabal Ikastola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali eskabideak (curriculuma) zuzendaria@ibaizabalikastola.eus helbidera 2023ko otsailaren 12a baino lehenago, ADMIN erreferentziarekin.

Lan-elkarrizketak egiteko aukeratutako hautagaiei bakarrik deituko zaie.

 

Ibaizabal Ikastola

Data: 2023-Ots-03
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Durango

Eskaintza noizarte:
2023-Ots-12

Enpresaren izena: Ibaizabal Ikastola

11 izen emate
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa