INGELESEKO eta FRANTSESEKO IRAKASLEA

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

DURANGALDEKO IBAIZABAL IKASTOLA KOOPERATIBA-ELKARTEAK INGELESEKO eta FRANTSESEKO IRAKASLEA BEHAR DU ORDEZKAPEN BATERAKO:

 

ESKAINTZEN DA:

  • Ingelesa eta Frantsesa Batxilergoan ematea.
  • Kontratuaren iraupena: lanean hastea berehalakoa. Irakasle titularraren gaixotasunak iraun bitarteko ordezkapen-kontratua.
  • Lanaldia: % 100

 

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

1. Hemen adierazitako ikasketetakoren bat izatea:

 

Lizentziatura edo gradua:

Ingeles Filologia + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo goragokoa Frantsesean ; edo Itzulpengintza eta Interpretazioa (B hizkuntza = Ingelesa edo C hizkuntza = Frantsesa); edo Frantses filologia + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo goragokoa Ingelesean; edo Hizkuntzalaritza + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila edo goragokoa Frantsesean + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo goragokoa Ingelesean.

 

2. Euskara: C1 maila

3. Irakasleen Prestakuntzako Masterra.

 

Baloratuko dira:

  • Ibaizabal Ikastolaren zein EHIko ikastolen proiektuaren ezagutza, partaidetza zein bertan esperientzia.
  • Lan-esperientzia orokorra (baita hezkuntzatik kanpokoa ere).
  • Talde-lanean esperientzia edo formazioa.
  • Herrigintzan esperientzia.

 

Laburpena

Enpresa: Ibaizabal Ikastola

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali eskabideak (curriculuma) zuzendaria@ibaizabalikastola.eus helbidera 2025eko irailaren 19a baino lehenago, HIZKUNTZAK erreferentziarekin.

 

Kontua dut

Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.

Izena eman nahi dut

Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu, honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.

Bidali eskabideak (curriculuma) zuzendaria@ibaizabalikastola.eus helbidera 2025eko irailaren 19a baino lehenago, HIZKUNTZAK erreferentziarekin.

 

Aurkezpena eta zalantzak
Pdf, doc, docx eta odt dira baimendutako fitxategiak. Gehienez 2 MB-ko fitxategia.