OSTALARITZA-ZERBITZUETARAKO LANGILEA

Deskribapena

Arloa: Ostalaritza / Turismoa

Eskaintzaren deskribapena:

Funtzioak:

  • ATERPETXE SOZIALA > Aterpetxe sozialeko erabiltzaileei gosaria prestatu eta arreta ematea (08:00-09:00).
  • GARBIKETA > Errota Ostatua eta aterpetxea garbitzea, egunero 4 bat orduz. Zeregin horren barruan, garbigailua eta lehorgailua ere sartzen dira, ostatuan, aterpetxean eta tabernan erabiltzen diren toailak eta trapuak garbitzeko eta lehortzeko.
  • TABERNA/KAFETEGIA > Tabernako zerbitzari-lanak egitea, egunero 3 bat orduz.
  • AUZOLANAK > Auzolanak 9 dira urtean zehar, larunbat goizetan, 09:00-13:00. Ikastolako familiekin, ikasleekin eta irakasleekin egotea egunean bertan eta aurreko egunetan, beharrizanen arabera, erosketak egitea, irakasle arduradunekin koordinatzea, antolaketa…
  • OROKORRAK >

Garbiketarako behar diren produktuen, jakien eta materialaren erosketa-eskaerak egitea.

Berogailuen ardura (negu, uda).

Arduradunak oporretan dauden aldian, honako kudeaketa-zereginak ere bideratu beharko ditu lanaldi osoan: erosketak, fakturak, hornitzaileekin harremanak, ostatuko eta aterpetxeko bezeroei harrera, erreserbak eta booking, ostatura datozenak erregistratu…

4 bat hilabetean, berehalako erantzuna behar duten intzidentziatarako, telefonoa eraman beharko du soinean.

  • Ordutegia: aste bat 08:00etatik 15:00etara, hurrena 08:00etatik 18:00etara (ordubete bazkaltzeko).

Baldintzak

Bete beharreko baldintzak:

1. Euskara ezagutzea.

 

Baloratuko da:

1. Antzeko lanetan eskarmentua izatea.

2. Ofimatikan ezagutza.

 

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoa (% 100).
  • Soldata: indarrean den Bizkaiko Ostalaritzako lan-hitzarmenean 4. kalifikazioari dagokiona eta 114,29 € gordineko plusa hilean.

Laburpena

Lekua: Durango Bizkaia

Enpresa: Ibaizabal Ikastola

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali eskabideak (curriculuma) errota@errotaostatua.eus helbidera azaroaren 28a baino lehenago, OSTALARITZA erreferentziarekin.

Ibaizabal Ikastola

Data: 2021-Aza-17
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Durangaldea
Udalerria: Durango

Eskaintza noizarte:
2021-Aza-28

Enpresaren izena: Ibaizabal Ikastola

2 izen emate
Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa