Deialdi honen helburua Igeldon, kooperatibako elikadura-dendako arduradun bat hautatzea
eta kontratatzea da. Pertsona hori establezimenduaren eguneroko kudeaketaz,
lantaldearen koordinazioaz eta bezeroentzako arretaz arduratuko da, printzipio eta
balio kooperatiboen arabera.
Lanaldi osoko lanpostua izango da, astelehenetik larunbatera txandaka.
Baldintzak
Baldintzak:
Merkataritza, administrazioa, enpresa-kudeaketa edo antzeko arloko prestakuntza.
Kontabilitateari eta kudeaketa ekonomikoari buruzko oinarrizko ezagutzak.
Fakturak eta ordainketak kontrolatzeko ezagutza eta gaitasuna.
Ekimena eta autonomia izatea lanpostua betetzean.
Lidergo-trebetasunak eta taldeen koordinazioa.
Gaitasun pertsonalak: asertibitatea, enpatia eta komunikazio-trebetasunak.
Bezeroarekiko eta talde-lanarekiko orientazioa.
Elikadura, tokiko produktuak eta kontsumo arduratsuaren inguruko ezagutza.
Balio kooperatiboekiko konpromisoa.
Euskara eta gaztelania ahoz eta idatziz menderatzea.
Ardurak eta betebeharrak:
Dendaren eguneroko jarduera antolatzea eta gainbegiratzea.
Stockaren kontrola eta hornitzaileekin harremanak kudeatzea.
Fakturak, ordainketak eta kobrantzak kontrolatzea eta kudeatzea.
Salmenten eta emaitza ekonomikoen jarraipena egitea.
Langileen koordinazioa, ikuskapena eta motibazioa, eta boluntarioena, hala badagokio.
Bazkideekin komunikazioa eta harremana sustatzea.
Bertako eta sasoiko produktuen sustapena eta ikusgarritasuna indartzea.
Kooperatibaren balioak eta helburu sozialak eguneroko jardunean txertatzea.
Kooperatibako organoekin lankidetzan aritzea eta akordioak betetzea.
Lan-giro positiboa bultzatzea, lankidetzan, errespetuan eta erantzukizunean oinarrituta.
Laburpena
Lekua: Gipuzkoa
Enpresa: IKO Igeldoko Nekazal Kooperatiba
Lan mota: Jardunaldi osoa
Soldata:
Hautaketa prozesuaren jarraibideak
Hautaketa-prozesuak fase hauek izango ditu:
1. Aurkeztutako hautagaitzen balorazioa eta baldintzak betetzea.
2. Elkarrizketa pertsonala. Elkarrizketa horretan gaitasun teknikoak eta pertsonalak ebaluatuko dira..
3. Hala badagokio, proba praktikoa edo lanpostuarekin lotutako ezagutzen proba.
Kooperatibak prozesua egokitzeko eskubidea izango du, hautatutako pertsonaren egokitasuna bermatzeko.
Eskabideak aurkeztea:
● Interesdunek curriculum vitae eguneratua bidali beharko dute igeldokoop@gmail.com helbide elektronikora.
● Eskaintzak jasotzeko azken eguna: maiatzaren 20a.
Kontua dut
Eskaintzan izena emateko, zure sarbideak sar itzazu.
Izena eman nahi dut
Lansarean eskaintzen dituen abantai guztiak erabili ahal izateko, eskaintza honetan izena eman eta gero zure online cv-a betetzea gomendatzen dizugu,
honekin enpresek zure profila ikusi eta zurekin kontaktuan jartzeko aukera eukiko dute.