Arloa: Ingeniariak / Teknikariak / Lizentziatuak
Eskaintzaren deskribapena:
IMH Campus-en Fabrika Digitalaren esparruko proiektuetan parte hartzeko pertsona bat gehitu nahi dugu gure lantaldera, baita Ingeniaritza Dualaren Eskolako irakaskuntza-jarduera indartzeko ere.
Profil teknikoa eta orientazio industriala duen pertsona bat hartu nahi dugu Fabrika Digitalaren esparruan lan egiteko, prozesu industrialetan eta fabrikazio aurreratuko prozesuetan aplikatutako datuak eta adimen artifiziala aztertzeko soluzio aurreratuak garatzen eta ezartzen parte hartzeko.
Datuak atzitzeko eta analizatzeko soluzioak garatzea, industria-prozesuetan adimen artifiziala aplikatzea, prozesuak modelatzea, monitorizazio adimenduna, etab.
Ikerketa aplikatuko eta berrikuntza industrialeko proiektuetan parte hartzea, automatizazioko, ikusmen artifizialeko, robotikako eta fabrikazio aurreratuko ekipoekin lankidetzan.
Ingeniaritza Dualaren Eskolan irakastea.
Doktore-titulua izatea edo doktorego-ikasketak egiten aritzea eskatzen da.
Bereziki baloratuko dira Adimen Artifizialean, Ingeniaritza Informatikoan, Ingeniaritza Elektroniko Industrialean eta Automatikoan, Matematikan, Fisikan edo antzeko titulazioetan prestakuntza duten profilak, ahal dela AAn, datu-zientzian edo fabrika digitalarekin lotutako arloetan espezializatuta daudenak.
Lekua: Elgoibar Gipuzkoa
Enpresa: IMH Campus
Lan mota:
Jardunaldi osoa
Soldata:
Zehaztu gabe
Eskaintza hau interesatzen bazaizu, zure proposamena UZTAILAREN 10 aurretik bidaltzea eskertuko dizugu, gaian DIGITALIZAZIO-DOKTORE LAN ESKAINTZA adieraziz: