Bilboko bulegorako Arreta Teknikaria

Deskribapena

Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak

Eskaintzaren deskribapena:

Bilboko bulegoko arreta teknikaria

ESKAINITAKO POSTU KOPURUA

Bat

FUNTZIOAK

  • Egungo Izarkomeko arreta teknikariekin elkarlanean, Izarkomeko bazkide edo bazkidegaien informazio eskaera edo zalantzei erantzuna ematea.
  • Bezero berriak informatu, altak kudeatu eta salmenta ondorengo harremana mantentzea. Arreta presetziala, telefono edo email bidez izango da.
  • Honekin batera, Bilboko bulegoko gainontzeko jarduera komertzialean laguntzea.

MAILA

Administrari laguntzailea

GAINBEGIRALEA

Bilboko bulegoko dinamizatzailea eta Zuzendaritza

KOKALEKUA

Bilbo

PROBALDIA

6 Hilabete (Gehienez)

KONTRATU MOTA

Behin behineko bazkidea

PROBALDIAREN ONDOREN

Behin betiko bazkidetza

LAN JARDUNALDIA

Egunean 4 orduko lanaldi jarraitua (10.00etatik 14.00ak bitartean)

LANSARIA

Kooperatibako lan-baldintzen arabera, urteko 10.869,39 €.ko lansari gordina.

LAN BALDINTZAK

Barne-araudiaren arabera



 

 

Baldintzak

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA

Jakintza arlo hauek baloratuko dira:

  • Bezero arretara bideratutako ezagutza
  • Ofimatika edo bulego kudeaketa

ESPERIENTZIA

Ondorengo esperientzia baloratuko da:

  • Talde lanean aritu izana.
  • Arreta komertzialean lan egin izana.
  • Bulegoen kudeaketan aritu izana.
  • Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektuetan parte hartu izana.

HIZKUNTZEN EZAGUTZA

EUSKARA Ahoz zein idatziz menperatzea (Ezinbestekoa).

GAZTELERA eta FRANTSESA Ahoz zein idatziz menperatzea baloratuko da.

TRESNA INFORMATIKOEN EZAGUTZA

Aplikazio edo programa zehatzen ezagutza baino, ordenagailuarekin aritzeko trebetasuna da baloratuko dena.

BESTE EZAUGARRI BATZUK

Honako arlo hauetan ezagutza hobetsiko da:

Ekonomia soziala, burujabetza teknologikoa eta herri proiektuen sozializazioa.

KONPETENTZIAK

  • Ekimena.
  • Proiektu eta prozesuen gestiorako gaitasuna.
  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.
  • Lanerako autonomia.
  • Zailtasunen aurrean ebazpenerako gaitasuna.

 

Laburpena

Lekua: Bizkaia

Enpresa: IZARKOM KOOP. ELK.

Lan mota: Jardunaldi laburra

Soldata: 10.000-15.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Bidali zuen CV edota aurkezpen euskarria helbide honetara: admin@izarkom.eus eta adierazi “Lan deialdia – Bilboko bulegorako Arreta Teknikaria” kontzeptuan.

Bidaltzeko epea: Maiatzak 21 (barne) arte.

 

IZARKOM KOOP. ELK.

Data: 2024-Mai-10
Herrialdea: Bizkaia

Eskaintza noizarte:
2024-Mai-21

Enpresaren izena: IZARKOM KOOP. ELK.

Aisialdiko begirale ikastaro trinkoa
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa