Idazkaritzako teknikaria, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Eskaintza
Euskaltzaindiak teknikari bat (1) kontratatu behar du lansaio osoan, ondoko lanpostua betetzeko:

Idazkaritzako teknikaria, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan egiten diren lanetan aritzeko. Kontratatzen den teknikariak Iruñean egingo du lan, Nafarroako ordezkaritzan (Oliveto Kondea, 2, 2. solairua · 31002 IRUÑEA).

Egiteko nagusiak
Nafarroako ordezkaritza
 Bulegoko ohiko lanak aitzinatzea. Jendearentzako arreta (telefonoz, posta elektronikoz eta aurrez-aurre).
 Nafarroako euskaltzainekiko eta euskalgintzako kideekiko komunikazioa, Nafarroako ordezkariaren gidaritzapean. Orobat, harreman instituzionalei dagokienez, agenda kudeatzen laguntzea eta egin beharreko bilkuretarako deiez- eta arduratzea.
 Urteko plangintzari loturik, Nafarroan egiten diren erakusketa, ikastaro, liburu- aurkezpen, bilkura (osoko bilkurak barne) eta bestelako jarduerak kudeatzea. Euskatzaindia
 Hizkuntza Kalitatearen Behatokia (HIZBEA) zerbitzuari doazkion lanak: testuen hizkuntza-berrikuspena, Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak betetzen direla bermatzeko; maketaturiko argitalpenen gainbegiratze-lanak eta edizio-lanetan
laguntza ematea, betiere Euskaltzaindiak finkatutako edizio-irizpideen arabera.
 Komunikazio-lanak.

Baldintzak

Titulazioa: egiteko nagusiei loturik dagoen gradua izatea (gutxieneko titulazioa)
Hizkuntza-gaitasuna: C1/C2 euskara-maila egiaztatuta izatea.
Hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoetan eskatzen diren gainerakoak

Laburpena

Lekua: Iruñea Nafarroa

Enpresa: Lansarean

Soldata:

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Interesdunek CV-a eta motibazio-gutuna bidali beharko dute  martxoaren 31ko 15:00ak baino lehen

Euskaltzaindia Informazio gehiago

Hautaketa prozesu hau kanpotik kudeatzen da. Izena-ematean LANSAREANek zure eskaera helaraziko die.

Data: 2025-Mar-18
Herrialdea: Nafarroa
Eskualdea: Iruñaldea
Udalerria: Iruñea

Eskaintza noizarte:
2025-Mar-30

11 izen emate
Praktikak
Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa