PROIEKTU KUDEATZAILEA

Deskribapena

Arloa: Euskalgintza / Euskal Kultura

Eskaintzaren deskribapena:

Ikaselkar hezkuntza-argitaletxeak Bagoaz kultur-proiekturako kudeatzailea kontratatu behar du; egitasmoak euskaren eta euskal kulturaren transmisioa du helburu.

Egitekoak

  • Bagoaz proiektua garatzea, zabaltzea eta ekonomikoki bideragarri egitea:
  1. Proiektua gidatzea: estrategia orokorraren baitan urteko kudeaketa plana osatzea eta garatzea.
  2. Aurrekontua eta lantaldea kudeatzea.
  3. Proiektura eragile berriak gehitzea.
  4. Proiektuaren sozializazio estrategia eraikitzea.
  5. Finantziazio bideak lantzea.

Lan eremua: Euskal Herria.

Lan modua: zuzendaritzaren jarraipen eta gidaritzapean arituko da; era berean, autonomiaz eta arduraz lan egiteko gaitasuna behar du, baita beste erakunde eta pertsonekin elkarlanean aritzekoa ere.

Eskaintza

-Lanaldi osoa ordutegi malguarekin.

- Lantalde euskaldun eta konprometituko kide izatea.

- Euskal kulturaren sustapenean aktiboki parte hartzeko aukera.

- Soldata hautagaiaren esperientzia eta balioaren araberakoa.

Baldintzak

Formazioa

  • Unibertsitate titulua (Gradua, Lizentziatura edo Diplomatura); besteak beste, marketinarekin, komunikazioarekin, enpresa nahiz kultur kudeaketarekin, soziologiarekin edota hezkuntzarekin zerikusia izatea baloratuko da.
  • Euskara C1 ziurtagiria (baloratuko da C2a).
  • Euskal kultur transmisioan formazioa izatea aintzat hartuko da (ikastaroak, graduondokoak).

Baloratuko den esperientzia

  • Proiektuen kudeaketan, marketinean edota komunikazioan aritu izana.
  • Euskalgintzan eta kulturgintzan izandako eskarmentu profesionala.
  • Komunitatearekin eta gazteekin lan egiten esperientzia (adibidez: irakaskuntza, kultur ekitaldiak, irakurketa klubak, gazte-elkarteak, tailerrak, etab.).

Bestelako Gaitasunak

  • Lidergoa: taldeak eta proiektuak gidatzeko trebetasuna.
  • Sormena: ekimen berriak sortzeko eta proiektuak modu berritzaileetan aurrera eramateko gaitasuna.
  • Moldagarritasuna: aldaketetara egokitzeko eta erronka berriei aurre egiteko prestutasuna.
  • Komunikazioa: ideiak argi adierazteko gaitasuna, ahoz nahiz idatziz.
  • Harremanak: eragile ezberdinekin harremanak eraiki, indartu eta lankidetza proiektuak bultzatzeko gaitasuna.
  • Konpromisoa: euskararekin eta euskal kulturarekin engaiamendua.

 

Laburpena

Lekua: Aduna Gipuzkoa

Enpresa: ELKAR IKASTOLAK ZERBITZUAK, S.L.

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: Zehaztu gabe

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

Nora bidali:  julen@ikaselkar.eus 

Korreoan jartzeko erreferentzia: bagoaz kudeatzailea

Curriculumak jasotzeko epea: apirilaren 7ra arte.

 

ELKAR IKASTOLAK ZERBITZUAK, S.L.

Data: 2025-Mar-24
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Tolosaldea
Udalerria: Aduna

Eskaintza noizarte:
2025-Api-08

Enpresaren izena: ELKAR IKASTOLAK ZERBITZUAK, S.L.

Ez dago hautagairik