Komunikazio arduraduna (Euskal Herriko ikastolak)

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

Euskal Herriko Ikastolak elkarteko Zuzendaritzaren menpe, ondorengo zereginez arduratuko da:

  • ikastolen ordezkaritza kolektiboa eta harremana kudeatzea, ordezkaritzaren jardueretan instituzio, hezkuntza, euskalgintza eta hedabideen aurrean; enpresa barruko nahiz bazkideekiko komunikazioa antolatu eta kudeatu; urteko komunikazio plana burutu, idazkiak prestatu, etab.

Baldintzak

Kazetaritzan edo Komunikazioan Unibertsitate Hezkuntza duen pertsona batean ari gara pentsatzen, gutxienez 5 urteko eskarmentua eskaintzen duena komunikazio arloan, ikastolen esparruan ezagutza izatea baloratuz. Euskararen ezagutza altua eta IKT konpetentziak izatea ezinbestekoa izango da.

Laburpena

Lekua: Donostia Gipuzkoa

Enpresa: Lansarean

Lan mota: Jardunaldi osoa

Soldata: 35.000tik gora

Euskal Herriko Ikastolak Informazio gehiago

Data: 2021-Urt-29
Herrialdea: Gipuzkoa
Eskualdea: Donostia Beterri
Udalerria: Donostia

Eskaintza noizarte:
2021-Ots-05

Zure iragarkia hemen
Autodiagnostikoa