Kazetaria Uribe Kostan

Deskribapena

Arloa: Komunikazioa / Diseinua / Hedabideak / Kazetaritza

Eskaintzaren deskribapena:

HIRUKA komunikazio-taldea kazetari bila dabil. Lanpostu ezberdinetarako hautagaiak behar ditugu, denak 2025eko azken lau-hilabetean lanean hasteko.

Jardunaldiak osoak izango dira eta iraupena, probaldia gainditu eta gero, aitatasun baja baten 6 aste kubritzeko alde batetik eta bestetik kontratu mugagabe batena izango dira, eszedentzia baten baldintzapean, urte baterako gutxienez.

HIRUKA, Uribe Kostako euskarazko hedabidea.

 
Funtzioak:
  • Aldizkaria eta webgunea elikatu: albiste, erreportaje eta artikuluak idatzi.
  • Elkarrizketak egin eta edukia garatu.
  • Sare sozialen kudeaketa. 
  • Ikus-entzunezko edukien ekoizpena: grabaketa eta edizioa.

Baldintzak

Eskatzen dugu:
 
  • Kazetaritza, komunikazio edo antzeko unibertsitate titulua izatea
  • Euskarazko C1 agiria gutxienez
  • Programa hauek ezagutu eta menperatzea: Adobe Premiere Pro,Adobe InDesign, Adobe Photoshop…
  • Gidabaimena eta auto propioa izatea
  • Eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea

Gaitasunak:

  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Komunikatzeko gaitasuna.
  • Kooperatibaren parte izateko interesa
 
Baloratuko da:
  • Uribe Kosta eskualdeko ingurua ezagutzea
  • Antzeko lanpostuetan esperientzia izatea
  • Ikus-entzunezkoetan formakuntza edota esperientzia izatea
  • Euskarazko C2 agiria.
  • Adimen Artifizialeko erramintak ezagutzea

 

Laburpena

Lekua: Getxo Bizkaia

Enpresa: HIRUKA Komunikazio Taldea

Lan mota: Zehaztu gabe

Soldata: 20.000-25.000

Hautaketa prozesuaren jarraibideak

CVak administrazioa@hiruka.eus helbidera helarazi beharko dira, 2025eko uztailaren 30era arte.

Profilari hobekien egokitzen diren hautagaiekin harremanetan jarriko gara.

HIRUKA Komunikazio Taldea

Data: 2025-Eka-12
Herrialdea: Bizkaia
Eskualdea: Uribe Kosta
Udalerria: Getxo

Eskaintza noizarte:
2025-Uzt-30

Enpresaren izena: HIRUKA Komunikazio Taldea

Ez dago hautagairik