Arloa: Administratiboak / Idazkariak / Bulegariak
Eskaintzaren deskribapena:
Larramendi Ikastolak, datorren ikasturtetik aurrera idazkari laguntzailearen lanpostua bete behar du.
EZAUGARRIAK:
Lan kontratu finkoa %45 bateko lan jornadarekin, lan kategoria administrari laguntzailea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastoletako Lan Hitzarmenaren arabera.
Ordutegia: ohiko ordutegia 09:00-12:00 eta matrikulazio garai ezberdinetan 09:00-14:00 ordutegia.
ESKAKIZUNAK:
Unibertsitate/Lanbide Heziketa ikasketak eta Euskaran gutxienez C1.
FUNTZIO NAGUSIAK:
- Bulego harrera: Telefono zein email bidezko komunikazio orokorraz arduratu, Ikastolako sarreran dauden ikasleak zein gurasoak jaso, beharrezkoa den telefono harrera egiten du.
- Ikasle istripu prozedura eta Ikasleen osasun egoeraren kudeaketa: Gaixo dauden haurrak zaindu, gurasoei deitu, aseguruko medikuari deitu, parteak egin, Osakidetzako ikasleen txertaketa gauzatzeko lanak burutu, koordinazioa erizainekin, zerrenden prestaketa, gurasoen baimena, irakasleekin koordinazioa, ikasleen osasun fitxak kudeatu: altak, bajak, medikazio iraunkorrak, eguneko medikazioak, jantokiarekin koordinatu, alexia artxiboak eguneratu, Idazkaritzako botikina/farmazia egunean mantendu
- Matrikulazioa: Ikasle berriak dagokion aplikatiboan sartu eta ikasle horien egoeraren deskribapena izan, ikasle berrien fitxa egin, ate irekien egunerako materiala zein dokumentazioa prestatu, ate irekien zein matrikulaziotarako espresuki sorturiko aplikatiboa/web-prozedura bete eta jarraitu, matrikulazio prozesuko zerrendatuak atera, matrikulazioa begira guraso kezkak bideratu, matrikulazio estatistika egin, matrikulazioarekin loturiko dokumentazio guztia prestatu
- Hezkuntza aplikatiboa konprobatu eta erabilpen egokiaz arduratu: DAE egin, Ikasleen ikasgai aktak inprimatu eta tutoreak probisionala itxi ostean, ixtea egin, Aktak eta akta artxiboa zaindu.
- Tituluen eskaera: DBH4 zein Batxilergo 2ko tituluen eskaria egin, Tituluen banaketa familiei bideratu.
- Bekak: ikas materiala, jantokia, garraioa, atzerrikoak: Hezkuntza bekak bideratu, Ekipo-informatiko bekak bideratu, Eusko Jaurlaritzako bekak formalizatzen gurasoak laguntzen ditu
Hautagaiek CV eta bertan aipatzen diren baremaziorako agiriak aurkeztu beharko dituzue ikastolako web guneko Gurekin lan egin atalaren bitartez, Gure eskaintzak atalean Lan eskaintza: Idazkari laguntzailea aukeratuz.
Epea: 2026ko ekainaren 12tik 19ra arte (biak barne).
Lan elkarrizketa: ekainaren 22-26 bitartean.
Lanean hasi, irailaren 1ean.